Ikusi-Makusi

Asko maite dut argazki hau. MA lagunak igorri zidan, duela bi mende edo.
auskalo.jpg
1929garren urtekoa da. Kontua da, ordea, bi gizonkote horiek nortzuk ote diren eta non dagoen argazki hau aterata. Horixe da hemen proposatzen dudan jolasa.
1- Nortzuk dira bi horiek?
2- Zein leku zehatzetan dago eginda argazkia?

Bigarren galdera ez da hain zaila, badira gauza nabariak argazkiaren lekua zein den erakusten dutenak, eta apur bat laguntzeko, Euskal Herrian dela aurreratuko dut.
Bi gizonen izena asmatzea, ostera, ez da hain erraza, nahiz eta biak oso-oso ezagunak izan euren lanean eta zeuretzat ere haien izena oso entzundakoa izan. Laguntza txiki bat honetarako ere: argazki originala Pariseko Pompidou Museoan gordetzen da.

Eta bi galderak erantzuten dituenarentzat, badut sari bat: hirugarren galdera bat. Horretarako, baina, lehenengo biak asmatu behar.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

7 pentsamendu “Ikusi-Makusi”-ri buruz

  • Iduri du Hendaiako hondartza dela, atzean bi haitz horiek baitira. Nor ote diren, aldiz, ez da hain erretxa. Charles Chaplin eta Groucho Marx ote diren…

  • Asmatu duzu lekua, Hendaia baita. Ez, ordea, nortzuk diren. Dena dela, esanda dago, begiratu apur bat gorago dagoen GUTAZ ARITU DIRA izenekoa. Esnearen ontzia bota zuten lagun horiek, ontzia beteta egon baino lehenago. Jolasa ere zail dago hemen, batzuetan.
    Eskerrik asko parte hartzeagatik, hala ere.

  • Zonbat maite dugun gure jakituria lau haizeetarat erakustea! Zail da jostatzea, beti izaten da baten bat baloia zulatzeko prest, gailentze aldera. Atera ditezela baloi gehiago, otoi.

  • Hendaian ateratako argazki horretan agertzen direnak Antoine Saint Exupery eta… Dios! Ezin dut gogoratu… Printze Txikia agian…

  • […] Arkitektoen aulkiak Ez naiz ni moda jarraitzen duen horietako bat. Erropetan diru gutxi gastatzen dut, prakak erosten 5 minutu baino gehiago ez dut luzatzen (betiko levisak betiko neurrian), eta nikietan ere antzeko pareko. Ez dakit, modak jarraitzeak eta abarrek estresatu egiten naute, beti dator zerbait berria… ez dakit, ez da nire prioritateetako bat, nahiago dut denbora beste zerbaitetan pasa (ezertxo ere ez egiten bada ere, dena esan behar bada :-). Halere bada nere barnean aitortu behar dizuedan halako “kontraesan” bat: Dekorazioaren munduak erakartzen nau (bai, bai, nire etxea ikusi duen edonor harrituko bada ere:-). Dekorazioaren historia, korronte desberdinak… ezagutzea gustatzen zait, arkitekturaren, artearen historiarekin erlazioa duelako… (Kandinsky, Klee, Gropius, Mies van der Rohe… irakasle eta zuzendari izan zituen BAUHAUS eskola alemaniarra adibide argiena delarik).Eta etxe baten dekorazioan dauden milaka objektuetatik bat aukeratu behar banuke, objekturen batetan zehazteko eskatuko balidate, (eta tituloa irakurri baldin badezute asmatuko dezutenez) aulkien historia aukeratuko nuke. A ze pijada baietz? Baina beno, horrelakoxe gauzak ditu ba hommo sapiensak. Aulkien diseinuaren historia oso interesgarria dela iruditzen zait. Garai desberdinetan zehar gizakiak duen oinarrizko beharretakoa den esertzeari nola erantzun dion jakitea guay dago, zer nahi duzute esatea ba!Baina noski, milaka miloi diseinu desberdin daude eta ez da blog hau guztiak batzeko tokirik egokiena (eta egiten ere ez nuke jakingo noski), eta horregaitik zenbait arkitektoen diseinu batzuk soilik ekarri ditut. Izan ere, dirudienez, arkitektoen artean ohiko lana da beraien eraikuntza eta etxeekin bat etorriko diren aulkiak diseinatzea, edo besterik gabe, erronka bezala esertzeko behar horri erantzun desberdin bat ematen saiatzea.Lehenengo hau Gaudi-rena da: (antzematen du forma organikoetan…)Hau berriz Arts & Crafts-eko Charles Rennie Mackintosh-ena da:Eta hauek Frak Lloyd Wright handiarenak:Hauek De Stijl taldeko Gerrit Rietveld-enak dira (Mondrianen margoak aulki eran):Marcel Breuer-en Wassilly aulkia (Kandinskiren omenez). Altzairuzko tuboak erabiltzen lehena izan zen:Ludwig Mies van der Rohe (“Barcelona” izena duten hauek ezagutuko dituzute ezta? iragarki eta filme pilo batetan agertzen dira):Le Corbusier-en hau ere oso ezaguna da:Alvar Aalto Suediarrarena da ondorengoa. Egurrari forma ematen lehenegoetarikoa:Charles eta Ray Eames senar emazteenak ere sobera ezagunak:Eta azken hau kartoi xaflez egina Frank Gehry-rena:Guay dago! […]

  • Gauza arraroak gertatzen dira blogetan, baina sekula halakorik! “Arkitektoen aulkiak” idatzi dituen borthuzai izeneko horrek, galduta behar du ibili.

  • Blogosfera txikia, baina xelebrea dela bai gurea!
    Diseinuzko aulkien inguruan idatziriko post batetan ipini nuen esteka hau, XX. mendeko aulkirik ederreenetakoak Bauhaus diseinu industrial eskolaren inguruan sorturikoak direlako, eta Kandinski eta Klee (Walter Gropius, Mies van der Rohe eta beste hainbatekin batera) bertako irakasle izan zirelako. Besterik gabe. (Post-eko irudiak ikusi ez badituzu normala da pixka bat nahastuta ibiltzea 😉 Egia esan ez nekien ondoren nire testua automatikoki hemen agertuko zenik… kontu hauetan hasiberria naiz… eta orain hau topatu dudanea… “Ups! Oaiñe in dek earra!” pentsatu dut.
    Beraz, barkatu nahasmen guzti hau.
    Ondo izan,