Ikusezina ikusgarri

19 urte omen daramatza Troy Anthony Davisek heriotzaren korridorean, ustez hilketa bat egin zuelako. Berak beti esan du ez duela inongo zerikusirik erahilketarekin, eta froga indartsurik ere ez omen dago bera erruduntzat jotzeko: 1991. urtean kondenatu zutenean bere aurka egin zuten bederatzi lekukoetatik zazpik iritziz aldatu edo atzera egin dute esandakoetan. Heriotzaren korridorean jarraitzen du, hala ere, Troy Anthony Davisek.

Kanpaina abiatu du Amnesty Internationalek, kasuaren inguruko informazioa eskainiz eta sinadurak bilduz (hemen), eta Mentalgassi kolektiboko kale artistekin komunikazio ekintza bereziak antolatuz Londresen.

Kontua ez da, jakina, zenbat jendek topatuko duen instalazio hori Londreseko kaleetan, baizik eta zenbatek ikusiko dugun sarean haren inguruan egin duten bideoa.

Euskal Herrian kausak hamaika ditugu, artistak ere bai. Zer falta zaigu, ez bada marketing kultura? Komunikazioan asmatzeko gogoa? Sormena?…

 

 

Ikusezina ikusgarri

Irudia | Ikusezina ikusgarri | Amnesty International | LGPL

Publizitatea, marketina, komunikazioa, kultura.

Zer duzu buruan “Ikusezina ikusgarri”-ri buruz