III. Kale antzerki eguna Usurbilen
III. urtez jarraian, Usurbilen Kale Antzerki eguna ospatuko da larunbat honetan. Egun horretan, antzoki ilunetik kalera ateratzen da antzerkia. Txerriki antzerki taldeak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatu dute egun hau, eta adin eta gustu ezberdinetako herritarren interesetara hurbiltzen saiatu dira.
Aurtengo ekitaldian Euskal Herriko herrialde ezberdinetako esperientziak ikusteko aukera izango da. Lapurdi, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lanak antzeztuko dira goizeko 12:00etan hasi eta goizaldera, kaskoko kaleetan zehar.
Jarraian duzue egitaraua:
12:00etan Artzabalen,
Ukelele jauna
Malas Kompañias
Bilbo (Bizkaia)
12:50etan Frontoian,
Olympikas 2012
Hortzmuga
Zaratamo (Bizkaia)
16:00etan Artzabalen,
On egin, mon amour
Teatro Salitre
Bilbo (Bizkaia)
17:20etan Frontoian,
Dantzan blai!
Landaberri
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
18:20etan Kaxkoan,
Gertakizuna
La Tirili
Gasteiz (Araba)
19:30etan Mikel Laboa Plazan,
Homo Sapiens-en gainbehera
Atikus
Etxauri (Nafarroa)
22:30etan Kaxkoan,
Ni banoa
Alproja
Zarautz (Gipuzkoa)
23:30etan Frontoian,
Bi
Kilikolo Zirko
Luhuso (Lapurdi)
00:40etan Kaxkoan,
Azken Bals-a
Riki, Txer eta Konpainia
Usurbil (Gipuzkoa)