II. Topa Eszenika: Euskarazko antzerkia eta esperimentazioa

Bihartik aurrera, antzerkiaz eta taula gaineko esperimentazioaz gozatu nahi duenak non dastatu izango du, propio horretarako prestaturiko emanaldi eta ikastaroak eskainiko baitira Usurbilen.

Emanaldiei dagokionez, ostegunetik igandera egunean bat eskainiko da, eta ikastaroak, aldiz, ostiral eta larunbatean burutuko dira.

Honenbestez, honakoa da emanaldien agenda:

Bihar, osteguna, irailak 16

20:00etan Sutegin

Herio Heroi antzezlana.

Etzi, ostirala, irailak 17

20:30etan Sutegin.

Mikelenak antzezlana.

Larunbata, irailak 18

20:30etan Sutegin

Oteiza Ezberdin Gizartea antzerkia.

Igandea, irailak 19

20:15etan Sutegin.

Munstroa antzerkia.

IKASTAROAK

Ikastaroei dagokionez, bertan parte hartzeko izena eman behar da txerriki@gmail.com helbidera idatziz.

Irailaren 17an, arratsaldeko 16:00etatik-19:30etara Sutegin, Oier Guillan eta Iñigo Ortegak “Teatroa eta poesia” ikastaroa emango dute. Poesiak eta teatroak, egun, sarritan elkar topo egiten dute oholtza gainean. Topako lantegian teatroaren eta poesiaren arteko harremanera gerturatuko dira, hitza, esperimentazioa eta ariketa praktikoa uztartuz.

Irailaren 18an, 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara, Sutegin, Ainhoa Alberdi, Amaia Fernandez eta Margari Altolagirrek “Aktorea eta pertsonaia. Adierazpena eta sorkuntza” ikastaroa eskainiko dute. Irakasleak, polifazetikoak eta esperientzia handikoak dira hiruak. Hainbat urte dira adin guztietako jendearekin antzerkia irakasten, lantzen eta esperimentatzen dutela, bakoitzak bere bidetik, estilo propio eta emaitza interesgarriekin. Oraingo honetan, koordinatu eta egun osoko ikastaroa prestatu dute izaera osagarriekin. Parte hartzaileek egun berean hiru aditurekin aritzeko aukera izango dute eta aktoretzara zuzendurik, interpretaziorako bide interesgarriak ezagutu eta praktikatu ahal izango dituzte.

Bi egunetan parte hartu nahi dutenentzat, ikastaroek 65 euroko prezioa dute, bazkaria eta lau ikuskizunetarako sarrera barne.

Ostiraleko ikastarora joan nahi duenarentzat, 20 euroko kostua izango du kurtsoak, ostiraleko ikuskizunerako sarrera barne.

Larunbatekora hurbildu nahi duenarentzat aldiz, 45 eurokoa izango da kostua eta bazkariaz gainera, larunbateko ikuskizunerako sarrera sartuko da.

Bigarren topa eszenikaren kartela

Irudia | Bigarren topa eszenikaren kartela | Topa Eszenika, Usurbil | Creative Commons By SA

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria