Igartubeiti Baserri Museoak, udan, paregabeko sagardo esperientzia bizitzeko gonbidapena luzatzen du

Igartubeiti Baserri Museoak – 

Igartubeiti Baserri Museoak, udan, paregabeko sagardo esperientzia bizitzeko gonbidapena luzatzen du

Uda honetan Igartubeiti Baserri Museoak publiko ezberdinei egokitutako bisita eta jarduerak eskainiko ditu formatu murriztuetan.

Igartubeiti Baserri Museoan paregabeko sagardo esperientzia dastatu eta bizi daiteke.

Igartubeiti baserrian barneratzean sagardoaren kulturaz, tradizioaz eta giza balioaz jabetuko zara. Bere XVI. mendeko baserriak duela 500 urte bezala sagardoa egiteko gai den Euskadiko egurrezko dolare bakarra barne hartzen du.

Familiek eta gazteek Martintxoren freskagarririk gustokoena ginkanaz gozatzeko aukera izango dute, Igartubeitiko ingurunean zehar dauden froga dibertigarriekin Martintxoren edaririk gustokoena zein den ezagutu arte. Museoko ordutegian eskuragarria izango da eta “nahieran” egiteko jarduera izango da. Pista jolasaren prezioa 2€koa da familia bakoitzeko.

Bestalde, Emakume ekintzaileak sagardogintzan aldi baterako erakusketan, XVI-XVIII mendeetako 5 sagardo ekoizle emakumeek beraien bizipenak kontatzen dituzte.

Abuztuan, “Mundua hasi zenean, Pirinioetako mito eta kondairak” erakusketa izango da ikusgai. Ipuin eta kondairen bitartez igorri den pirinioetako ahozko tradizioaren aberastasun aparta ezagutzeko aukera eskaintzen du erakusketa honek.
Patrim sareak koproduzitutako egitasmoa da. Igartubeiti, Pirinioetako ondarearen museoek, ekomuseoek eta interpretazio-zentroek osatzen duten mugaz gaindiko sare honetako partaide da.

Museoa bisitatzeko bi aukera daude, norbera bere kabuz, QRak eskaneatuz edo bisita komentatua eginez. XVI. mendeko dolare-baserriaren bitartez, sagardoren kulturaz, tradizioaz eta giza balioaz jabetu zaitez. Bisita komentatuak ordutegi finkoetan izaten dira:

  • 11:00 euskeraz
  • 12:30 gazteleraz
  • 17:00 eus/gazt

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoarekin batera, Iraganera bidaia izeneko ibilbide bateratua eskaintzen du Igartubeitik, 2 museoetara bisita gidatuarekin eta dastaketarekin (Idiazabal gazta, Goierriko sagardoa edo zukua). Ezagutu XVI-XVII. mendeetako nekazal bizitza eta aldaketa sozial, ekonomiko, kultural eta politiko garrantzitsuak XIX. mendean bidaia dinamiko baten bidez egungo gizartea ezagutu eta ulertzeko.

Bisitariak, Hiru herri, bizitza bat, Iparragirreren ibilbidea ere badu aukeran. Aurten, Jose Mari Iparragirreren (1820-1881), jaiotzaren 200 urteurrena dela eta XIX. mendeko landa inguruneko gizartea ezagutzeko.

Igartubeiti Baserri Museoak bere ateak zabaldu zituen ekainaren 2an, ordutegi zabal batean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta udako programa berrituarekin. Museoa bera, baita bisita zein jardueren formatuak Covid-en aurrean segurtasun irizpideetara eta prebentzio neurrietara egokitu dira. Segurtasun neurriak kontsultatzeko klikatu hemen.

Esku-liburuxka deskargatu.

 

Igartubeiti Baserri Museoak, udan, paregabeko sagardo esperientzia bizitzeko gonbidapena luzatzen du

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude