Igande euritsu baterako Netflixen martxoko nobedadeak

Netflixen martxoko nobedadeak – Netflixen martxoko nobedadeak

Igandea da eta euria ari du barra barra, baina, horrek ez du esan nahi eguna izorratu zaizunik. Eseri etxeko sofaren beroan, hartu manta bat eta ikusi gustukoen duzun serie hori. Bada ez bada ere, hemen dituzu Netflixek martxoan estreinatu dituen nobedadeak.

Serieak

The Beginning

AEBtako telebista digital erraldoia anime generoko serie originalak ekoizten hasi da eta ‘The Beginning’ da honen adibide. Kazuto Nakazawa (Kill Bill Vol1, ‘Parasite Dolls’) da serie berri honen egilea. Proba genetiko batzuk medio, gizaki perfektua sortzea lortu den mundu batera garamatza zientzia fikziozko istorio honek. Gizaki perfektuok giltzapean daude, erakunde batek mundua kontrolatu nahi du haien bidez.

Collateral

Carey Mulligan aktorea protagonista duen serie hau berebiziko arrakasta ari da izaten Erresuma Batuan. Pizza banatzaile baten erailketa ikertzen ari den detektibe bati ematen dio bizia Mulliganek. Gehienek diote zentzu gabeko bortxa besterik ez dela, aitzitik detektibeak pentsatzen du hilketaren atzean zeozer ezkutukoa dagoela. 4 egun kontatzen ditu serieak, 4 kapitulutan zehar.

Tabula Rasa

Thriller belgikarrak Ospital psikiatriko batean ingresatuta dagoen amnesiadun emakume baten istorioa kontatzen du. Emakume honi detektibe bat etorriko zaio bisitan, esanaz, desagerpen bat ikertzen ari dela, eta bera dela desagertua azkenengoz ikusi zuen pertsona.

Pelikulak

Handia

Jon Garaño eta Aitor Arregiren filma Netflixen nobedadeen artean da jada. Orain arte zinemetan ikusteko aukerarik izan ez baldin baduzu, agian Netflix da filmaz gozatzeko aukera ederra. 1843an Martin etxera itzuli da gerratik zaurituta. Iritsi orduko, bere anaia erraldoi batean bilakatu dela konturatuko da.

Annihilation

‘Ex Machina’-ren zuzendari Alex Garlandek aurkeztu berri duen filma ez da zinemetan estreinatu, Netflixen baino. Jeff Vandermeer idazlearen nobelan oinarritzen da. Natalie Portman (Biologoa), Jennifer Jeason Leigh (Psikologoa), Tessa Thomson (Topografoa) eta Gina Rodiguez (Antropologoa) zientzialariek osatutako taldea ‘X gunea’ bezala ezaguna den lur eremura doaz ikerketak egitera. Badirudi bertan fisikaren legeak ez direla betetzen. Gauza oso arraroak gertatuko dira.

Dokumentalak

Flint Town

2014an AEBtako Flint herrian, industriak sortutako berunak ura kontaminatu zuen sekulako krisia piztuz. Estatu batuetako herri arriskutsuenetarikoa dela diote askok. Dokumentalista talde bat Flinteko polizian sartuko da beraien eguneroko lana erakusteko. Ikusteko nola egingo duten gainezka, gertatzen den dena ezin kontrolatuta.

Wild Wild Country

Sekta bateko buruak Oregon desertuan sortu zuen herri utopikoaz eta honek sortutako kaosaz hitz egiten du ‘Wild wild country’ dokumentalak. Kasu honen karietara lehenengo eraso terrorista biologikoa eta telefono bidezko espioitza kasu handiena jasan zuten AEBek.

Haurrentzat

Benji

Zure seme alabekin ikusteko pelikula bat nahi duzula? Hemen duzu 1974ko ‘Benji’ film mitikoaren reboot antzerako bat. Bi gaztetxok txakur gaixo bat hartu dute etxean amari ezer esan gabe. Halako batean, haurrak bahitzen dituzte eta txakurtxo hau izango da berauek topatzeko gakoa. Eguna alaituko dizun pelikula, eztabaidarik gabe.

Netflixen martxoko nobedadeak  Netflixen martxoko nobedadeak  Netflixen martxoko nobedadeak

Seriefiloa naiz.

7 pentsamendu “Igande euritsu baterako Netflixen martxoko nobedadeak”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-03-18 13:12

    Netflix-ek ordaindu beharko lizuke egin diozun propagandarengatik.

    • Zuri nork ordaintzen dizu txorakeriak esateagatik?

      • euskaldun bat 2018-03-21 20:37

        Zuzeu-ko kidea zarenaren susmoa dut. Aurreko kalapitaren batean ere zure izena agertu ote zen nago. Hala bada, adierazpen askatasunaren kontuan asko ari zarete ikasten nirekin. Zerbait hobetu duzue, garai bateko lotsagarrikeririk ez dut ikusi errepikatuta, demokrazian sartu berria den estatu bateko gobernua ematen zenuten eta. Diru publikoa nola gastatzen den begirale jarraituko dut, denon betebeharra da.