"Ideia bat parasito boteretsu eta iraunkorrena da"

Bada Christopher Nolanen filmak harrapatu zaitzan funtsezko baldintza bat: bere zientzia fikziozko mundu onirikoa onartzea. “Hori ezinezkoa da” pentsatu beharrean, “nola izango litzateke…” ausnartzea. Fikzioa hala ikusi baldin badezakezu, emaiozu aukera Origen pelikulari.

Subkonszientearen eta ametsen munduaren gaia aski zaharra den arren, inkognita hutsa da guretzat. Eta zergatik ez sortu eremu ezezagun honetan ezinezkoa dirudiena? Jo dezagun jendearen loan oldarka sartu eta beren subkonszientean dirauten ideiak lapur ditzakela DiCaprioren taldeak. Eta orain, jo dezagun pertsona batek bere aurkariaren subkonszientean ideia bat txerta dezaten eskatzen diela. Bere subkonszienteko estadioetan murgildu eta gune sakonenera heltzean, bizitza aldatuko dion ideia iraunaraz dezaten, alegia.

“Ideia bat parasito boteretsu eta iraunkorrena da”, diote behin eta berriz protagonistek; oso zaila baita txertatzen, baina behin subkonszientean gorpuzturik, ia ezinezkoa da honakoa aldatzea. Iritzien manipulazioaren erradiografia erakusten digu Nolanek eta tarteka hanka motz eta filosofikoki huts gelditzen den arren, thriller eta akzioaren nahasketak hipnotizatu egingo zaitu film honetan.

MzA4MA==

Irudia | Origen – Christopher Nolan | Origen | Creative Commons By SA
zinea
Irati Elizalde

kazetaria-edo

2 pentsamendu “"Ideia bat parasito boteretsu eta iraunkorrena da"”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude