Idazleen International Pen Clubaren kongresua

Idazleen International Pen Clubaren kongresua
John Ralston etA Margaret Busby. cc-by-sa: euskalpen.org

“Hitzak, hitzak, hitzak… besterik ez”, Willian Shakespeare-ren aipu famatua eta enigmatikoa erabili du INTERNATIONAL PEN CLUB-ak bere 75. Kongresuan, Austriako Linz hirian (Europako Kultura Hiriburua aurten) urriaren 19tik 25era bitartean.

Nazioarteko mailako idazle erakunde handienaren ardatzak ez dira hitzetara besterik mugatuko, hitzak profitatuko diren arren: adierazpen askatasunaren alde erreferentzia bihurtu da mundu mailan PEN Club 1926 urtean sortu zenez geroztik; jazarpena eta kartzela jasaten dutenen idazleekiko elkartasunaadierazi du behin eta berriz azken 50 urteotan hitz eta ekintzen bitartez (Writters in Prision Batzordeak 50. urteurrena betetzen du Manolis Glezios Greziako idazle atxilotuari babesa emateko sortu zenetik).

Aurtengo Kongresuak, besteak beste, lehendakari berria aukeratu du: John Ralston kanadarrak eta Margaret Busby afrikarrak aurkeztu dute azken urteotan Jirí Grusá-k txekiarrak bete duen posturako hautagaitza. Linz-en penkide guztien ahotan zebilen lehendakari berriak bultzada berri bat eman beharko diola erakundeari gizartean nahiz erakunde politikoen artean eragin gehiago izan dezan. John Ralston-ek lortu du azkenean, bozkatzeko ahalmena zuten 75 PEN cluben artean 50 boto baino gehiago erdietsita, lehendakaritza beregain hartzea.

Ralston-en esanetan, “Jazarpena jasaten duten idazleak babesteaz gain, emakumezko zein gizonezko, kartzelan edo erbestean, lan handia egin beharra dago oraindik orain literatura txikiak bultzatu eta itzultzeko.”

Iranen gaineko ebazpena, Euskal PEN Klubak babestuta

Euskal PEN Club-ak Iranen gaineko ebazpen bat babestu du. Suediako PEN Clubak aurkeztutako aipatu ebazpenean Iranen idazleek jasaten dituzten jazarpenak aipatzean gain, besteak beste, Adnan Hassanpour kazetari kurduaren aldeko testigantza ematen da. Irango erregimenak ezarritako heriotza zigorra barkatu ondoren, 10 urteko kartzela zigorra ari da jasaten Hassanpour. Bestalde, berriki jakin da Euskal PEN Klubak babesten duen Hari Butimar beste idazle kurduari 11 urteko kartzela zigorra hiru urtetan murriztu diotela, erabat arbitrarioak diren erabaki judizialen testuinguruan. Beste alde batetik, Hizkuntza Eskubideen Batzordeari dagokionez, azken urtean indarrik handiena Nazio Batuen Erakundean jarri dela azaldu da, eta horretarako PEN clubek bertan duen enbaxadorearen lana goraipatu da.

Batzordekideek hizkuntza-eskubideen inguruko batzar bat antolatzea erabaki dute Genevan bertan. Paul Bilbao Euskal PENeko batzordekidearen esanetan, “NB-en arduradunekin bilerak egiten dira, baina arduradunak behin eta berriro aldatzen dituzte. Hartara, norbaiten atxikimendua lortzen denerako kargua utzi behar du eta berriz ere eman behar zaio hasiera prozedurari. Horregatik, egokiena bertan meeting bat egitea izan daitekeela planteatu da”.

cc-by-sa: Euskalpen.org

Idazleen International Pen Clubaren kongresua

Euskalpen, literatura, Pen
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude