Idazlea itzultzaileen lantegian 2010

MzI0NA==

Datorren astean, Itxaro Bordaren poema hautatuak frantsesera, katalanera, galegora eta gazteleniara egindako itzulpenak lantzen eta eztabaidatzen jardungo dute horretarako gonbidatu ditugun itzultzaileek. Egileari ere frantseseko bertsio bat eskatu zaio aurten, itzultzaileek egindakoarekin alderatu eta autoitzulpenari buruzko zenbait ondorio ateratzeko.

Lantegia Gasteizen egingo da, 2010eko irailaren 7tik 9ra. Itzultzaileak – Haizea Parot (frantsesa) – Pau Joan Hernàndez (katalana) – Isaac Xubín (galegoa) – Manu Lopez Gaseni (gaztelania) Jendaurreko ekitaldia Azken egunean, mahai-inguru batera bilduta, esperientziaren berri emango dute parte hartzaileek, eta ondoren, mintegian landutako zenbait testu irakurriko dizkigute, hiru hizkuntzatan. Ekitaldia irailaren 9an izango da, arratseko 7etan, Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.

Irudia | Rosetta harria | OliBac | Creative Commons By SA
itzulpena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude