Iban Lizarralde 32 urteko oñatiarrak ‘Gartzela’ film laburra zuzendu du

Iban Lizarralde 32 urteko oñatiarrak ‘Gartzela’ film laburra zuzendu du

Iban Lizarralde 32 urteko oñatiarrak 'Gartzela' film laburra zuzendu duZer bide egin du orain artean ‘Gartzela’ film laburrak?

2010eko uztailaren 1ean aurkeztu nien azken emaitza lan taldeko kideei. Orduz geroztik, Gasteizko Coartada jaialdian, Eibarreko Asier Errasti jaialdian, Lekeitioko Zine eta Bideo Bilera eta Beasaingo Gau Laburra festibaletan eman dute. Emaitzarekin gustura gelditu gara, izan ere Gasteizeko jaialdian Iñake Irastorzak aktore onenaren saria jaso zuen, Lekeition argumentu amateur onenaren saria jaso zuen gure lanak, bai eta Beasaingo lehenengo saria ere. Eibarren finalista izan zen, gainera. Hasiera ona izan du, espero genuena baino hobea. Hala ere, zinema mundua oso gogorra da eta sari bat irabaztean doble disfrutatzen dugu, azkenekoa izan daiteke eta.Bestalde, 2011ko urtarrilaren 11n Oñatin emanaldi ireki bat eman genuen; film laburra eta bere making-offa proiektatu genituen. Martxoaren 11n (ostirala), azkenik, 19:30ean, Donostiako Andia kaleko Kutxa aretoan ikusi ahal izango da.

Oñatin, zerorrek esan bezala, film laburra bakarrik ez; “ezkutuko” lan guztia ere erakutsi zenuten. Zer dago 17 minutu horien atzean?

17 minutuk askorako ematen dute istorio bat kontatzeko garaian. Eta aldi berean, lan asko egin beharra izan dugu 17 minutu hauek lotzeko, izan ere, hiru ordu eta 20 minutuko materialetik atera ditugu 17 minutu hauek.Martxoko emanaldian ere atzeko lana erakutsiko dugu, batez ere errodajekoa. 2009ko otsailaren 28an eta martxoaren 28-29ko asteburuan grabatu genituen planoak. Grabaketa intentsoa izan zen oso (14-15 orduko saioak), baina aldi berean oso polita.Post-produkzioa ere luzea izan zen, muntaketa, irudi tratamendu eta soinuaz gain, musikari ere garrantzia eman geniolako. Gartzelak propio konposatutako musika du (Joseba Beristainek konposatutako 9 pieza), eta musikariekin grabatu zena. Prozesu guztitik pixkat erakutsiko dugu martxoaren 11n eta nahi duenak galderak ere egin ahal izango ditu.

Film laburraren gaia gordina da. Zergatik?

Gaia gordina da, bai.  Jendea istorio latz batean sartu nahi nuen. Hasteko, egunerokotasun errutina batean sartuaz, eta gero pertsonaiarekin identifikatuaz. Film laburrak sakonak izan ohi dira, eta Gartzelaren kasuan istorioak berak eta kontatzeko moduak bere sakontasuna ematen dio.Ez nekien jendeak nola erantzungo zuen honelako istorio baten aurrean, baina egia esan harrerarekin gustura geratu naiz. Istorio gogorra da, bai. Latza. Baina bukaerak gozotasun punttu bat ematen dio. Bestalde, mezu asko dauzka atzean, baina bat nabarmentzekotan askatasun psikologiko eta fisikoaren arteko gatazka esango nuke, bai eta jende askok bere bizia objetiboki ikusi eta aldatzeko duen ezintasuna ere.

Ba al dago nahikoa erakusleihorik Euskal Herrian film laburrentzat?

Jaialdiak egon badaude. Baina ez da erraza izaten jaialdietan sartzea. Horrelakoetara aurkezten diren film laburretatik gutxi batzuk bakarrik aukeratzen dituzte, eta asko kanpoan geratzen dira. Ulertzen ez diren gauzak ere pasatzen dira batzutan, baina beno. Guretzat dena berria da oraindik, eta hilabetez hilabete ikasten goaz. Bestalde, lehen, zine aretoetan pelikula bat bota aurretik film labur bat proiektatzen zuten. Honela, ikuslea bi istoriorekin joaten zen etxera: film laburrarenarekin, eta film luzearenarekin. Tamalez, orain film laburren proiekzioa festibal jakin batzuetara mugatzen da. Honela, jaialdi hauetan eguneko 9-10 film labur proiektatzen zaizkio ikusleari. Film labur bakoitzak daukan sakontasuna eta pertsonak ondoren pentsatzeko behar duen denbora kontutan hartuta, gehiegi iruditzen zait, ikusleak ezin baitu istorio bakoitza behar bezela disfrutatu. Ondo legoke zine areto komertzialak berriz ere luzemetraien aurretik film laburrak proiektatzen hasiko balira.

Elkarrizketa osoa gaztezulo.com webgunean.

Iban Lizarralde Iban Lizarralde Iban Lizarralde Iban Lizarralde 32 urteko oñatiarrak ‘Gartzela’ film laburra zuzendu du

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.