Ibaien paisaiak lehiaketako irabazleak

Ibaien paisaiak lehiaketako irabazleak –

#Ernestobanpiroa eta @birasuegi izan dira urrian zehar Wikipedia.eus eta OndareBideak proiektuak antolatutako “Ibaien inguruko paisaiak” lehiaketako irabazleak.

Parte hartzeko bi bide proposatu ziren. Alde batetik artikuluen edizio edo sorkuntza eta, hor, #Ernestobanpiroa izan da puntu gehien lortu dituena. Beste aukera, artikuluak irudikatzeko argazkiak bidaltzea zen; @birasuegiren argazki bat izan da atal horretan aukeratua.

Ibaien paisaiak lehiaketako irabazleak
“Ibaizabal Bilboko udaletxea eta Oteizaren esfera desokupatuaren parean”. Egilea: Beñat Irasuegi Ibarra @birasuegi.

Biek jasoko dituzte Elhuyar Fundazioak eta Eusko Ikaskuntzak eskainitako sari hauek: 4 liburu, 2 DVD eta Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren urtebeteko harpidetza digitala. Eta ez hori bakarrik! Datozen egunetan jaso diren argazki guztiak OndareBideak plataforman ikusgai egongo dira eta, horiek erabilita, ibilbide ezberdinak sortuko ditugu. Adi egon!

Zuen laguntzaz, gure ibaien inguruko eraikin, gune, eta bestelako edukiak aberastu ahal izan ditugu, baita eduki horiek guztiak argazkien bidez irudikatu ere. Hauek dira parte hartu dutenetako batzuk:

Ibaien paisaiak lehiaketako irabazleak
“Zumaiako oinezkoen zubia”. Egilea: Gartxoak.

.

Ibaien paisaiak lehiaketako irabazleak
“Puntu horretan, Andoainen, Leitzaranek (ezkerrean) Oriarekin bat egiten du”. Egilea: Ernestobanpiroa.

.

Ibaien paisaiak lehiaketako irabazleak
“Papresa fabrika Errenterian, Oiartzun ibaiaren alboan”. Egilea: Beñat Irasuegi Ibarra @birasuegi.

.

Ibaien paisaiak lehiaketako irabazleak
“Hiruerreketa zubia ibaiaren sorburuan”. Egilea: Aitzolete.

.

Mila esker parte hartu duzuen guztiei eta zorionak bi irabazleei!

Ibaien paisaiak lehiaketako irabazleak
Elhuyar Fundazioa, Eusko Ikaskuntza, JEP, lehiaketa, OndareBideak, wikipedia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude