Ia bi mila produkturen erreferentziak biltzen ditu jada Euskarazko Produktuen Katalogoak

katalogoaEuskarazko produkturen baten bila dabilen nornahirentzat tresna egokia suertatuko da www.katalogoa.org webgunea, izan ere, argitaletxe eta ekoizle gehientsuenek hortxe erakusten baitituzte urtean zehar kaleratzen dituzten nobedadeak.

Musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jos tai lu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak, gurasoentzako produktuak…  atal desberdinetan antolatuak biltzen dira, xehetasun eta informazio osagarri ugariz hornituak. Era berean, bada beste kontu bat webgune hau berezia egiten duena: argitaletxeak eurak dira euren produktuen administrazioaz arduratzen direnak eta, hartara, deskatalogatutako produktuak erakusleihotik kentzeaz arduratzen direnak.

Euskal Herriko 100 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzu eta teknikariren eskutik gauzatzen den egitasmo honek, pare bat berrikuntza estreinatu ditu aurten: batetik ikasmaterialak eta bestetik helduentzako produktuak. Kontuan hartu behar baita helduentzako produktuen erreferentziak jaso arren, gehienbat, gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako erreferentziei jartzen zaiela arreta. Aipatutakoaz gain, webguneak buletin zerbitzua ere eskaintzen du eta harpidetuz gero, azken nobedadeak jaso daitezke e-Postaz. Harpidetza egiteko, www.katalogoa.org webgunean sartu, Buletina izeneko atalean klikatu eta zure datuak sartu besterik ez duzu.

(Joxema Irigoienek bidalitako informazioa.)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.