Huhezinema, aurten online

Huhezinema, aurten online –

Huhezinema jaialdiaren XIII. edizioko arduradunek neurriak hartu behar iza dituzte Covid-19aren eraginez; eta denok etxeko itxialdian gaudela ikusita, jaialdia online egitea erabaki dute. Martxoaren 25 eta 27 bitartean izango da.

Huhezinema, aurten online
Lara Gonzalez.

Hilabete batzuk lanean jardun eta aurtengo Huhezinema jaialdiaren egitarau osoa presentzialki egiteko lotuta zutenean iritsi zen ditxosozko ezustekoa, gure bizitza aldatu duen koronabirusa. Zalantza, bilera, telefono dei eta birplanteamendu askoren ondoren, jaialdiarekin aurrera egiteko apostua egin dute,

Kostata baina hasiera batean iragarritako datak mantenduko dira: jaialdia martxoaren 25ean, asteazkenean, hasiko da eta 27an, ostiralean, bukatu. Jaialdia bertsio birtualera moldatu ahal izateko, aldaketa batzuk egin dira programazioan. Aurtengo jaialdiaren online eskaintza, TWITCH, YOUTUBE eta Instagram bitartez jarraitu ahal izango da norberaren etxetik:

.

TWITHC: https://www.twitch.tv/huhezinema/

YOUTUBE:

https://labur.eus/huhezinema

https://www.youtube.com/channel/UCOT5RhdvNGfn6QCj6vQzrsg

INSTAGRAM: https://www.instagram.com/huhezinema/

.

Aurreko edizioetan bezala, ikusleen partehartzea sustatu nahi da, horregatik ikuslearen saria online bozkatuko da. Streaming saioen aurretik eta bitartean nola bozkatu azalduko da.

Gainera, FILMIN streaming plataforma eta HUHEZINEMA jaialdiaren artean gauzatutako kolaborazioa ere iragarri du antolakuntzak. Egun hauetan hilabete baterako 20 harpidetza zozketatuko dira Huhezinemaren sare sozialetan, berrogeialdia zinema independenteenarekin entretenigarriagoa egiteko asmoz. Eta martxoaren 28tik aurrera, Filminen Huhezinema jaialdiaren kanala aurkeztuko da. Apirilaren 28a arte online disfrutatu ahal izango da Huhezinemarekin harremana duten luzemetrai eta film labur sorta ederra.

.

Asteazkena 25

17:00 Mursego (musikari eibartarraren hitzaldia musikari gisa zinemarekin egindako kolaborazioetaz. Amama, Akelarre edo Arzak filmen soinu banden sortzailea)

20:30 Napardeath (Napardeathek (2019), Ataun of the Dead trilogia ixten du, Katihotsak Logia Kultur Elkarteak 2012an Ataun of the Dead filmarekin hasi eta 2014an jarraitu zuten Joxean’s hil ebenekin)

22:00 Sesion golfa (Beldur eta Fantasiazko film laburrekin streaminga. Huhezinemaren aurreko edizioetako hautaketa eta Donostiako Fantasia eta Berdurrezko Jaialdiaren nazioarteko harribitxiak).

.

Osteguna 26

11:30 MU Ikasleen Saila I (Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko Ikasleen film laburrekin streaminga eta ikusleen botoa)

17:00 Paul Urkijo (Errementari pelikularen zuzendariak, fantasia eta beldurrezko zinemaren inguruko masterclass bat emango du bere filmaren sormen prozezuan murgilduz)

19:00 Instagramen zuzenean kontzertua: Idoia Begiaga

20:30 MU Ikasleen Saila II (errepikapena)

.

Ostirala 27

17:00 Sail Ofiziala (finalisten emanaldia streamingean eta ikusleen botoa)

20:00 Sari banaketa

20:30 Instagramen zuzenean itxiera pintxada: DJ AZGaubela

Huhezinema, aurten online

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude