Hollywood euskaraz? (“Loreak” II)

Euskara hutsean filmatutako “Loreak” Oscar sarietarako bidean dela-eta, Gerard Alonso i Cassadok zerrenda bat osatu du Fotogramas aldizkarian, azken 25 urtetan Ingelesez besteko atalean izendapena lortu eta hiztun gutxiko hizkuntzetan -ez hegemoniko edo, berak deitzen dituen bezala `exotikoetan´– diharduten filmekin.

Filmak:

Hollywood euskaraz? ("Loreak" II)

“Hedd Wyn” (Paul Turner, 1992)

Britainia Handia ordezkatu zuen 1993an. Filmak galesera darabil batipat, 800.000 hiztun inguruk berba egiten duen hizkuntza.

.

Hollywood euskaraz? ("Loreak" II)

Before the rain (Milcho Manchevski, 1994)

1995eko Oscar sarietan Macedoniaren izenean hartu zuen parte; ingelesez eta frantsesez ez ezik mazedonieraz (bizpahiru milioi inguru hiztun) eta albanieraz (sei edo zazpi milioi inguru hiztun) filmatua dago.

.

Hollywood euskaraz? ("Loreak" II)

“Kavkazskiy plennik” (Sergey Bodrov, 1996)

Errusiaren izenean eskuratu zuen izendapena 1997an. Errusieraz egiten du berba, baita turkieraz, georgieraz (laupabost milioi hiztun inguru) eta txetxenieraz (miloi eta erdi hiztun inguru) ere.

.

Hollywood euskaraz? ("Loreak" II)

“Himalaya – L’enfance d’un chef’( Eric Valli y Michel Debats, 1999)

2000 urtean izendatu zuten Nepal ordezkatuz, eta oso osorik tibeteraz dago, bi milioi hiztun inguru dituen hizkuntza.

.

Hollywood euskaraz? ("Loreak" II)

Nicija zemlja (Danis Tanovic, 2001)

Oscar saria eskuratu zuen honek ere, 2002ko Ingelesez besteko atalean, Bosnia ordezkatuz. Balkaniar hizkuntza nagusietan dago filmatua, besteak beste serbiera (hamabi milioi hiztun inguru), kroaziera (zazpi milioi hiztun inguru) eta bosniera (laupabost milioi hiztun inguru).

.

Hollywood euskaraz? ("Loreak" II)

“Tsotsi” (Gavin Hood, 2005)

Ingelesez besteko Oscar saria eskuratu zuen 2006an Hegoafrika ordezkatuz. Ingelesa ez ezik, filmak zuluera (hamar milioi hiztun inguru), xhosera (zazpi-zortzi milioi hiztun inguru) eta afrikaansera (zazpi-hamar milioi hiztun inguru) egiten ditu berba.

.

Hollywood euskaraz? ("Loreak" II)

“Mongol” (Sergey Bodrov, 2007)

Kazakhstan-en izenean 2008an izendatua, mandarin txinera eta sei milioi inguru hiztun dituen mongolera ditu hizkuntza nagusiak.

.

Hollywood euskaraz? ("Loreak" II)

“La teta asustada” (Claudia Llosa, 2009)

Ingelesez besteko atalean Oscar sarietan lehiatu zen lehen Peruko filma. Espainieraz ez ezik Kitxuaz ere egiten du berba, hamar milioi hiztun inguru dituen hizkuntza.

.

Hollywood euskaraz? ("Loreak" II)

“Rebelle (War Witch)” (Kim Nguyen, 2012)

Kanada ordezkatu zuen 2013ko Oscar sarietan. Frantsesez ez ezik lingaleraz ere filmatu zen, hamar milioi inguru dituen hizkuntza, Kongon batez ere.

.

Hollywood euskaraz? ("Loreak" II)

“Mandarinak” (Zaza Urushadze, 2013)

Iaz lortu zuen izendapena, baina ez zuen zorterik izan. Filma errusiarrez eta estonieraz dago, azken hau milioi bat hiztun inguruk Estoinian berba egiten duen hizkuntza.

.

Hollywood euskaraz? ("Loreak" II)

“Timbuktú” (Abderrahmane Sissako, 2014)

Mauritania ordezkatu du aurtengo Oscar sarietan. Frantsesarekin eta arabierarekin batera, filmeko pertsonaia batzuk tamasheqeraz egiten dute berba, munduan 300.000 hiztun inguru dituen tuareq familiako tamasheq hizkuntza.

_____________________________________________________________

Hollywood euskaraz? ("Loreak" II)

“Loreak” (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, 2014)

Lortuko ote du Ingelesez besteko atalean 2015 Oscar sarietako izendapena?

Hollywood euskaraz? (“Loreak” II)