Hitzaditza, euskarazko diktaketaren 5. edizioa

MjA3OA==Diktatu idatziaren ariketa aitzakitzat hartuz, Hitzaditzaren helburua da euskararen erabilera sustatzea eta bereziki irakurmena eta idazmena bultzatzea, batetik diktaketa bera eginez, bestetik euskal idazle zenbait ezagutuz eta gurutzatuz.

Aurtengo edizioan azpimarratzekoa da gazte batzuk idatzi dituztela gazteentzako proposatuak izanen diren diktaketarako testuak (Baionako René Cassin eta Bernat Etxepare lizeoko gazteek hain zuzen).

Lau sailetan banatuko dira parte hartzaileak: euskaldun trebeak, euskara ikasten ari direnak, 13-14 urte arteko gazteak, 15-16 urteko gazteak. Zuzenketak, egun hartan berean eginen dira eta irabazleen izenak jakinaraziko ditugu eguerdi aldera. Sariak orduan banatuak izanen dira, beti ere kulturari lotuak (hiztegiak, DVDak, KDak, liburuak, sarrera txartelak…).

info+: hemen

Irudia | hitzaditza | EKE-AEK | Creative Commons By SA