Hitchcock VS Orson Welles

Hitchcock VS Orson Welles

Hitchcock-Welles

Niri galdetu izan bazidaten euskaldunon kultura munduari erakusteko bietatik nork egin duen lana, ez nuen Hitchcock aukeratuko. Esangabe doa Hitchcock asko estimatzen dudala, bere obrak zirraragarriak direla eta esker ona merezi duela “Vertigo” filma Zinemaldira ekartzeagatik. Baina, zer esan zuen Hitchcock Donostiari edo euskaldunei buruz?

Erakusketa bat (beste bat) antolatu dute zinemagile ingelesaren 1958ko bisitaldia gogoratzeko. Hitchcock “Vertigo” filma aurkeztera etorri zen Donostiara eta erakusketak argazki bilduma sorta bat erakusten ditu: Hitchcock Miarritzen, Hitchcock Rolls-Royce batean, Maria Cristina Hotelean, Pasaian, Lourdesen…

Orson Welles, ordea, etorri, ikusi eta kontatu egin zuen Euskal Herria eta euskaldunon bizitza film labur batzuen bidez. Film hori Interneten ikus daiteke (sarrera honen amaieran edo hemen klik eginda). Horretan, Orsonek duintasunez jartzen gaitu, jartzen du gure kultura, munduaren begietan. Baina hori ez zaie gehiegi interesatzen erakusketa antolatzaileei. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua ez dago pentsatuta kultura sustatzeko, turismo hutsala baizik.

Hitchcock VS Orson Welles

Welcome Mr. Hitchcock – Donostia/San Sebastian 2016 Europako Kultur Hiriburua

 

The Land of the Basques – Orson Welles

Hitchcock VS Orson Welles

Euskara irakaslea