Hiperrealismoa (ikuspegi Dadá batetik)

Egunetik egunera ari da argitzenago nor den gaur, HIPERREALISMOA deitu izan den artearen bide horretan, benetako jaun eta jabe. Ian Parrish du izena. Baltimooren 65ean jaioa den arren, Britainiarra dirudi heziketaz baldin eta kritika soziala bere obretan txertatzeko modu garbiari erreparatzen badiogu. Haren artelanik ezagunenetako bi: “Gizon-otsoa entsalada jaten” eta “Errauskiñe Hermés paineluarekin bilduta”. Biak ala biak, hiperrealismoaren gailurtzat har daitezkeenak eta gure artean guztiz ospetsu egin direnak, batez ere freskagarri baten eta maionesa ezagun baten iragarki ezberdinetan ikusi ahal izan ditugulako.
Duela hiru egun, New Yorkeko MOMMAn aurkeztu da Parrish-en azken lana: “Atsoa hutsean ontziratua”.

atsoa-hutsean-ontziratua.jpg

Latexean eginiko eskultura honek, hedabideen eta ikusleen arreta piztu du, izan ere, agerikoa baitu artelan honek ere Ian Parrishek gizartearekiko duen begirada zorrotza. Ezin uka liteke, Parrishen lana dela gaur eta hemen, gure iruditeria intimoaren osagai nabarienetako bat.

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude