HGL Eskolan ikastaroan izena emateko epea irekita

HGL Eskolan ikastaroan izena emateko epea irekita –

HGL Eskolan ikastaroan izena emateko epea irekitaHaur- eta gazte-literatura Eskolan ikastaro osagarriaren hirugarren edizioa antolatu dugu. Aurrekoak bezala, ikastaroa Galtzagorri Elkarteak eta EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailak antolatu dugu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin.

Ikastaroa 2022ko urtarrilaren 12an abiatu eta maiatzaren 4an amaituko da. Asteazkenero egingo dugu, 17:00etatik 20:00etara Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean.

Aurrematrikula egiteko epea ireki dugu eta zabalik egongo da azaroaren 26ra arte.

IKASTAROAREN XEDEA: Ikastaroak irakurketa literarioak eskoletan duen lekua hobetzeko helburua du, eta irakurketan bitartekari diren irakasle edo irakaslegaien formazio literarioa aberasteko helburua dauka. Bidenabar, maisu-maistrez gain, sortzaileak, editoreak eta haur eta gazte literaturarekiko interesa duen edonoren kultura literarioa elikatzeko  pentsatua dago.

Ikastaroaren programa atxikita duzu. Horretarako inprimaki hau bete beharko duzu eta nor zaren azaltzen duen aurkezpen-gutun bat idatzi, 10 lerrokoa gehienez.

Abenduaren 10ean ikastaroan onartuta izan zaretenoi jakinarazpena bidaliko dizuegu. Matrikula egiteko epea abenduaren 10etik 16ra zabalik egongo da.

Prezioak honakoak dira:

  • EHUko ikasleek: 50 euro
  • Galtzagorriko bazkideek: 100 euro
  • Gainontzekoek: 150 euro.

Haur eta gazte literaturaren gaineko trebakuntza eta jakintza bildu nahi baduzu, ez egin zalantzarik eta eman izena!

HGL Eskolan ikastaroan izena emateko epea irekita

Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea.