Heze, hotz eta apal. Hauek dira aste berrirako estreinaldiak!

Hauek dira aste berrirako estreinaldiak! –

Estreinaldiak: Apirilak 13

Estreinaldiak badatoz!

Egileak: Julen Yusta

Insyriated (Alma Mater)

Oum Yazan hiru seme-alaben ama da, eta setiatuta dagoen hiri bateko etxean batean bizi da, giltzapeturik. Gerratik babesteko, etxea pisu franko bilakatu du familiakide eta bizilagunentzako. Bonbardaketak eraikina ingurtatzen hasten direnean, frankotiratzaileek patioak hilerri bihurtzen dituzte, eta lapurrek etxeak eta ondakinak miatzen dituzte altxor ezkutuen bila. Bizirauteak, beraz, errutina isil bat mantentzea eskatuko du, ikustezin bihurtzea.

Nazioarteko arrakastak pilatu ditu filmak urtebeteko ibilaldian. Besteak beste, Publikoaren Saria lortu du Berlingo, Kopenhageko eta Sevillako jaialdietan.

Rampage

Davis Okoye (Dwayne Johnson) primatologoak ez du kontakturik jendearekin. Lotura sendoa du ordea Georgekin, inteligentzia handiko zilar bizkarreko gorilarekin, jaio zen unetik zaindu duelako. Gaizki ateratako esperimentu batek, ordea, animali lagungarria pizti erraldoi eta basati batean bihurtuko du. George gorilaz gainera, azkar konturatuko da alterazio berdina jasan duten beste pizti batzuk badirela ere… Sortu berri diren alfa harrapari hauek Ipar Amerika suntsitzen duten bitartean, Okoyek izen handirik gabeko ingeniari-genetiko batekin lan egingo du antidoto bat lortzeko. Borroka eremuetan zehar aurrera egingo dute, mundua katastrofetik babesteko eta, batez ere, George bere lagun izandakoa berreskuratzeko.

Filma Rampage bideojokoaren moldaketa bat da, Godzilla, King Kong eta Jurassic Park bezalako istorioen fusio bat. Munstro erraldoi eta beldurgarriak pantaila handian… baina, aurreko filmetakoak bezain handiak izango al dira?

Croocked House

Agatha Christie-k idatzitako izen bereko eleberrian oinarritzen den filma da, liburuaren pantaila handirako moldaketa. Intrigazko istorio bat, Aristides Leonides dirudunaren hilketa, familia misteriotsua, eta detektibe bat. Lortuko al du filmak, idazleak bere liburuekin egiten duen bezala, ikuslea harrapatzea?

Hjartasteinn (Heartstone)

Islandiako herri txiki batean kokatuko gaitu istorioak, lagunak diren bi mutilen arteko harremanean. Adiskidetasuna eta maitasuna banatzen dituen marra gorrian, hain zuzen. Gazteetako bat gustoko neskaren arreta bereganatzen saiatzen den bitartean, bestea lagunarekiko sentimendu berriak garatzen joango da.

2016an estreinatu geroztik, 36 sari nagusi eta 19 izendapen baino gehiago jaso ditu mundu osoko zinema jaialdi ugaritan. Zinemagintza eskandinabiarrak utzitako harribitxi gogoangarria dugu, zalantzarik gabe.

October

Dan (Varun Dhawan) hotel bateko langilea da, praktiketako mutiko gaztea. Shiuli (Banita Sandhu) ezagutuko du bertan, bera ere praktikak egiten hasiko denean. Haien arteko harremana normaltasunez igaroko da, gertaera batzuek bi gazte hauen bizitza zein sentimenduak erreboluzionatuko dituzten arte. Ezustean, indar handiko lutura izango da haien artean.

Les grands espirits

François Foucault protagonistak berrogei urte ditu, eta Pariseko Henri IV institutuko literaturako irakaslea da. Gertakari batzuek lanpostua uztera behartuko dute, eta hiri kanpoaldeko eskola batean egin beharko du lan, eremu gatazkatsu batean. Françoisek okerrena espero du.

Matar a Jesus

22 urte besterik ez dituela, asko miresten duen aitaren hilketaren lekuko izango da Paula, 22 urteko ikasle Kolonbiarra. Hiltzaileak ihes egitea lortuko du, baina Paulak haren aurpegia ikusiko du. Poliziaren utzikeriak, ingurukoen apatiak, famili osoa bakardade eta tristura mugagabera kondenatuko du.

Kontakizun lazgarria izanagatik, nazioarteko onespena eta aitortza bildu ditu zapaldu dituen jaialdi guztietan. Besteak beste, Donostia Zinemaldiko azken edizioko Epaimahai Gaztearen saria irabazi zuen, eta baita La Habana Jaialdiko Epaimahaiaren Koral Berezi Saria ere.

La delgada linea amarilla

Marra fin horia bost gizonezkoek bi aste luzez egingo duten bidaia da, Mexikoko bi herri lotzen dituen errepideko banalerroa margotzeko kontratatuak direnean. Kamioneta zahar batean abiatuko dira, 200 kilometro baino gehiagoko errepidea hamabost egunetan margotzeko enkarguarekin.  Bidea amaitzerakoan ulertuko dute margotu dutena bezain fina dela ongia eta gaizkia banatzen dituen marra; barrearen eta negarraren artekoa; bizitzaren eta heriotzaren artekoa…

Leo da Vinci: Missione Monna Lisa

Leo Da Vinci, margolari, pentsalari eta asmatzaile gaztea maitemindu egin da, etxea sute baten ondorioz galdu duen Mona Lisarekin. Neska laguntzeko prest azalduko da Leo eta, horretarako, abentura zoroa eta zirraragarria prestatuko du: Urte batzuk lehenago Montecristo uhartetik gertu hondoratu zen piraten itsasontzia topatu nahi du ustez barruan dagoen altxorra berreskuratzeko. Lortuz gero, Mona Lisaren arazoak konpondu ahal izango dituztela uste du. Lagunekin batera, samurra izango ez den bilaketari ekingo diote. Ez dira altxorra aurkitu nahi duten bakarrak izango.

Sergio Manfiok italiarrak zuzendutako animaziozko filma da. Los cachorros y El codigo de Marco Polo animazioarekin egin zituen hastapenak eta, oraingoan, Italiako Errenazimendu garaian jaio zen zientzialari, artista eta polimata enblematikoan oinarritu du bere lana. Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren baitan euskaraz estreinatzen duten urteko bosgarren filma da.

Estreinaldiak badatoz!

Zinearen inguruan gehiago jakiteko, zatoz ZINEAra!

Hauek dira aste berrirako estreinaldiak!

Euskal pantailaren gunea