Hendaiako bisitari hura

Mjc0MA==

Badira urte batzuk Eider Rodriguezek Dantzaldia itzuli zuela. Liburuxka txikia da, laburra, trinkoa eta ederra. Nemirovsky ezagutzen ez duenarentzat bazkal-aurreko ona izan liteke, orri urriotan erraz antzeman baitaitezke idazlearen bertuteak: hurkoaren ezagutza, burgesiarekiko begirada ironikoa, amarekiko gorrotoa, eta, oro har, gizakiaren ahuldadea. Ez da edonolako idazlea, ez da idazle bat gehiago: idazle ikaragarria da, orriz orri bere talentuarekin eta bere zorroztasunarekin liluratzen zaituena.

Esku artean aspaldian irakurri beharreko Suite française liburutzarra daukat. Naziek Frantzia okupatzeko imintzioak egiten ari ziren unean bertan idatzi zuen Nemirovskyk. Egunero-egunero, salbuespenik gabe, gerraren eta familiaren arrabotsetik ezkutatu, eta idazten jartzen omen zen. Idazle metodikoa zen oso: pertsonaiei buruzko kaierak betetzen zituen lehenik, haien soslai luzeekin. Akaso inoiz erabiliko ez zituen orriak betetzen zituen, ñabardura txikienak ahaztu gabe. Gerora, ohar guzti horiek esaldi bakar batean agertu zitezkeen liburuetan, edo hitz bakarrean.  

Suite française-z ari nintzen: gerra garaian idatzia, eta gerrari buruzkoa. Inguruan ikusten ari zen horixe bera idatzi zuen Nemirovskyk. Lehenik, hiriaren lasaitasun hauskorra; herritarrek lehengo bizitzari eusteko zeukaten grina, gerrak gutxi iraungo zuelako, edota, haiei ukituko ez zielako segurantzia, eta, azkenik, ihesa. Eta ihesarekin batera, noski, bizitza berri bat: errepidea, txirotasuna, gosea, lotsa, ikara, eta heriotza. 

Horra herotzaz idatzitako lagin txiki bat: <<Gorputza txikituta zeukaten, baina, kusioski, hiru aurpegiak ukitu gabe zeuden, aurpegi arruntak eta tristeak, harridurazko imintzio bat, kontzentratua eta ergela, gertatzen ari zitzaiena alferrik ulertzen saiatu izan balira bezala; aurpegi haiek, Jainkoarren, herotza beliko batentzat hain ezegokiak, edozein heriotzarentzat hain ezegokiak… emakumeak zer esan ote zuen bizitza osoan, “porruak gero eta handiago daude!” baino; edota: “Nor izan da zorua zikindu duen marizikina?”. Baina, nola jakin dezaket hori? -esan zuen bera artean Jeanne-k. Kopeta estu haien atzean, ile itzali eta nahasi haien atzean, akaso, adimen handiko altxor samurrak egongo ziren; zer besterik gara Maurice eta biok, ezpada bina enplegatu gizagaixo? Zentzu batean egia da, eta, beste batean, gizaki baliotsu eta bakanak gara>>. 

Gerrari buruz hain gordin idazten ari zen hartan ez zekien, ordea, patuak beretzat amaiera horixe bera zeukala gordeta. Eta heriotzak zentzu ironikoa hartzen du zinez, hartaz bezperan aritu garenean hizketan. Ezin bestela izan. Heriotzaz hitz egin ez ezik, heriotzak gizakiongan daukan eragin absurdo eta erabatekoa aztertu zuen, beti ere bere doinu hotz eta ia zientifikoan.

Bizitza lasaia egiten zuen Nemirovskyk gerra aurretik. Michel Epstein izeneko aberats-semearekin ezkonduta zegoen, eta. lehen esan dugun bezala, udak Miarritzeko nahiz Hendaiako hondartza glamourdunetan pasatzen zituen, zerbitzariz eta mutil ederrez inguratuta. Fama handiko idazlea zen, bizitzaren plazerak beldurrik gabe onartzen zituena, inoiz bere posizioarekiko begirada maltzurra galdu ez bazuen ere. Bazekien bizitzaren antzerki zatarrean aktore barregarrienak, hain justu, eurak zirela. Bi alaba zituen: Denise eta Elisabeth Epstein.

1942ko uztailean atxilotu zuten, eta bi gutun idatzi zituen etxera. Bigarrena oso motza zen: “Ostegun goizez, 1942ko uztaila, Pithiviers:

Nire amodio maitea, nire txiki adoratuak, uste dut gaur bertan joango garela. Adorea eta itxaropena. Nire bihotzean zaudete, maiteak. Jainkoak guztiok lagun gaitzala”.

Gero, isiltasuna.  

Michelek hilabete batzuk eman zituen etxean preso, Frantziako gobernu berriak judutarren kontra ezarritako legeen biktima. Etxetik saiatu zen emaztearen askatasuna lortzen, alferrik. Alabak azken unean eman zituen, zorioneko zuhurtziaz. Maleta batekin bidali zituen bi alabak, aitonaren enfermera izandako Julie Dumotekin. Dumot anderea batetik bestera ibili zen Frantziako probintzietan, ezkutalekuetan, seroren etxeetan eta barnetegietan, jendarmeen zakur-muturrei ihesi. Gurasoekin eramateko bilatzen zituzten poliziek neskatilak, ez tema gutxirekin, gurasoekin batera heriotzera eramateko.

Gerra amaituta, alabek bizimodu berri bat hasi zuten. Urte asko pasatuta, alabetako batek, Denisek, aitak emandako maleta hartako kaier bati erreparatu zion. Harriduraz deskubritu zuen kaier zahar hark ez zituela oharrak gordetzen, nobela baten hastapena baino. Nobelak, berez, Ekaitza izan behar zuen izenburu, eta bost liburuz osatutako suitea izateko jaio zen. Azkenean, ordea, bi liburu baizik ez zituen idatzi. Naziei eta Frantziako ‘kolabo’ ugariei esker.

kultura eta politika
Lander Garro

GURE ETXEKO KONTUAK

3 pentsamendu “Hendaiako bisitari hura”-ri buruz

  • Lander,
    ‘Suite française’ irakurri gabe duzu oraindik? Barkaezina!

  • Lander Garro

    Kuttunen artean neukan, baina orain arte haginik sartu ez. Inoiz ez baino hobe berandu. Portzierto: noizko liburua euskaraz?

  • Irène Némirovsky à 20 ans
    LE MONDE DES LIVRES | 25.06.10 | 18h46 • Mis à jour le 28.06.10 | 13h47

    Le succès de David Golder (1929) poussa Irène Némirovsky à republier en volume, en 1930, son premier bref roman, paru presque inaperçu dans la revue Les Œuvres libres quatre ans plus tôt. Et c’est, à présent, le phénomène éditorial qu’a constitué la sortie posthume de Suite française (Denoël et “Folio”, Prix Renaudot 2004) qui justifie la redécouverte de ce Malentendu, qui, pas plus que ses autres fictions, n’a pris une ride. Déjà, en 1926, Irène Némirovsky écrivait “contre” Paul Bourget. Elle se savait singulière. Elle avait 23 ans. Elle venait de rencontrer un banquier, russe comme elle, Michel Epstein, dont elle aurait bientôt deux filles. Son père, Léon Némirovsky, banquier lui aussi, aurait voulu émigrer aux Etats-Unis avec tous les siens. Américaine, Irène Némirovsky aurait-elle écrit ? Elle aurait en tout cas échappé à Auschwitz, en 1942.
    NOUVEAU : Avec 80 fils de dépêches thématiques, accédez à l’information avant tout le monde
    Abonnez-vous au Monde.fr : 6€ par mois + 1 mois offert
    Extrait

    “L’amour qui naît de la peur de la solitude est triste et fort comme la mort. Son désir d’Yves, de sa présence, de ses paroles, devenait pareil à une morne folie. Quand elle était loin de lui, elle se torturait l’esprit à imaginer ce qu’il faisait, où il était, avec qui ? Quand elle reposait dans ses bras, l’angoisse du lendemain était si forte qu’elle pénétrait peu à peu sa joie comme un lent poison. Sur son coeur, sous la chaleur de ses caresses, elle avait toujours présente à la mémoire l’heure qui s’écoulait (la dernière peut-être ?) si vite, si vite… Il lui arrivait, quand sept heures sonnaient, de se cramponner à lui, comme si elle se noyait, si pâle et si tremblante qu’il prenait peur. Et quand elle s’expliquait tant bien que mal, il lui caressait le front, comme à une enfant malade, et soupirait : “Petite, petite…” Mais il ne comprenait pas ce besoin féminin de sécurité, ce frénétique désir de sa présence et cette espèce d’épouvante de le perdre, comme si, sauf lui, plus rien au monde n’eût existé. Mais même ces minutes de souffrance âpre et savoureuse étaient rares. Le plus souvent, leur liaison, comme celle des trois quarts des couples illégitimes à Paris, se bornait à de brèves rencontres entre six et sept heures, à la sortie du bureau d’Yves, à des propos insignifiants, à quelques caresses inachevées… Le samedi, une après-midi de gestes amoureux, de silences, le masque absorbé, méchant de l’homme qui prend sa maîtresse, comme on boit du vin, pour soi… Si peu de chose, si peu…”
    Le Malentendu, p. 115

    Sur le même sujet
    Couverture de l’ouvrage de Frédéric Pajak et Lea Lund, “En souvenir du monde” (Les Editions Noir sur Blanc).
    Littérature française “En souvenir du monde”, de Frédéric Pajak et Lea Lund
    Couverture de l’ouvrage de Franz Bartelt, “Je ne sais pas parler” (Finitude).
    Critiques “La Mort d’Edgar” et “Je ne sais pas parler”, de Franz Bartelt
    Roman “Mademoiselle des Palissages”, de Martine Marie Muller
    Récit “Reconstruction”, de Jeanne Cordelier
    Forum Littérature

    Irène Némirovsky (née le 24 février 1903, à Kiev) vivait avec ses parents en France depuis 1919. Elle avait déjà eu le temps (à 17 ans !) de publier des dialogues, sous pseudonyme, dans une revue “pour messieurs seuls”, Fantasio. Dialogues maintenant perdus. En 1923, elle avait écrit une longue nouvelle, L’Enfant génial (qui sera éditée plus tardivement par elle et repris chez Gallimard, en 1992, sous le titre Un enfant prodige). Mais Le Malentendu sera son premier roman paru dans un mensuel qui publiait les auteurs en vogue, André Billy, Henry Bernstein. Après le succès de David Golder, la critique trouvera, rétrospectivement, que Le Malentendu constituait une “des plus fortes révélations de l’après-guerre” (cité par Jonathan Weiss, dans sa biographie parue au Félin, en 2005).

    Sa fille, Elisabeth Gille, ne plaçait pas très haut Le Malentendu : “tentative estimable, mais maladroite, qui n’eut aucun retentissement”, écrit-elle sévèrement dans Le Mirador (Presses de la Renaissance, 1992, Stock, 2000), autobiographie imaginaire d’Irène Némirovsky. Et pourtant… Commencé durant l’été 1924, quand le futur auteur du Vin de solitude n’a que 21 ans, le roman (qui n’a, bien sûr, rien à voir avec la pièce de Camus) semble annoncer une autre romancière prodige, Françoise Sagan. Le destin voudra qu’Elisabeth Gille, précisément, “tienne la main” de l’auteur de Bonjour tristesse pour deux de ses derniers livres, quand elle dirigera Julliard. Non pas que l’éditrice ait “écrit” ces ouvrages (La Laisse, Les Faux-Fuyants), mais parce que Sagan avait besoin d’encouragements. Elle doutait plus que jamais d’elle-même. Avec Sagan, Némirov-sky avait en commun la précocité géniale et le désabusement sarcastique, accompagnant la passion sans la détruire. Car il fallait à tout prix vivre l’amour, puis le décrire, quitte à le décrier.

    C’est ce que fait Némirovsky dans ce roman sec, léger et dur. Un garçon ruiné, vieilli par la guerre, et qu’un goût pour le plaisir et la vie facile ne prédisposait guère à l’obligation de travailler, rencontre à Hendaye, pendant des vacances solitaires une jeune mère, séduisante et négligée par son riche mari. Ils se plaisent, hésitent à franchir le pas, se cèdent mutuellement, tentent de se retrouver à Paris sur un mode ludique. N’y parviennent pas. Ils s’aiment et ne l’avaient pas prévu. Elle est modérément culpabilisée, s’accommodant de ses scrupules de femme mariée qu’un mari complaisant abandonne trop souvent. L’amant se sent humilié par sa pauvreté et, interprétant mal une scène intime d’amitié dans laquelle il surprend sa maîtresse avec un autre (d’où le titre), il décide de la plaquer, suivant un ami en Finlande.

    C’est certainement dans les premières pages du livre qu’Irène Némirovsky est déjà le plus pleinement elle-même, quand elle évoque la rencontre du futur couple bancal et adultérin, doublement frustré par la clandestinité inéluctable de leur liaison et par leurs insatisfactions respectives. Lui est passé trop précipitamment de l’état de fils de riche à celui d’un employé médiocre et elle, après avoir cédé aveuglément à l’illusion d’un bonheur conjugal, se tourne, en nouvelle Bovary, vers une passion que tout en elle réprouve. On peut s’interroger sur les motivations du choix d’un tel thème chez une toute jeune romancière, dont la vie a déjà connu de forts contrastes, depuis son exil de Russie, en passant par les quelques années de séjour en Finlande.

    L’observation d’une mère haïe, à laquelle elle réglera son compte dans Le Bal et dans Jézabel, a certes beaucoup servi au portrait de Denise. Futile, égoïste, finalement lâche jusque dans la passion. Mais Irène Némirovsky décrivait, autant que la passion elle-même, les entraves sociales et les petitesses de ceux qui ne parviennent pas à l’assumer. C’était là son vrai sujet.

    Le lecteur moderne tiquera sur les piques antisémites qu’inspire un personnage secondaire : “Mosès, le type du jeune Israélite riche, élégant, long nez pointu dans une face fine et pâle, compulsait des chiffres, comme un amoureux qui relit une lettre de sa maîtresse, avec des yeux avides.” On a beaucoup reproché, après coup, à celle qui fut une victime du nazisme d’avoir eu de tels dérapages. Ils manifestent simplement des stéréotypes qui s’inséraient dans la plupart des romans de cette époque. Sans tirer à conséquence, pensait-on, plus ou moins hypocritement. Mais Irène Némirovsky sera par la suite vigilante. Econome de mots, elle s’attachera à croquer des personnages ambigus dans des situations qui conduisent à la veulerie. On préférera les scènes brèves et brillantes où, en quelques traits, elle laisse deviner les “malentendus” qu’implique pour elle la passion en milieu parvenu et factice.

    Dans La Vie d’Irène Némirovsky (Grasset/Denoël, 2007, Livre de poche, 2009), Olivier Philipponnat et Patrick Lienhardt ont souligné les clins d’oeil autobiographiques de cette fiction émouvante, toute hantée par le pressentiment d’un crépuscule fatal. Le Paris nocturne qui est remarquablement décrit est celui de Francis Carco, de Katherine Mansfield et de Jean Rhys. Cabarets, faux esprit canaille, vulgarité et duplicité bourgeoise, tristesse de l’aube. Promenades nocturnes au bois. L’argent tentant, fuyant, destructeur.

    Mais la coquetterie et la faiblesse de son héroïne ne sont pas des traits de caractère de l’auteur qui avait une vie plus rangée, plus laborieuse surtout. Elle avait, en revanche, analysé son entourage, découvert ses fêlures, compris les échecs privés et les apparentes réussites sociales. Son ton est toutefois encore sentimental. Elle suggère son héroïne pusillanime en quelques traits admirables (si admirables que la phrase reviendra une seconde fois, presque à l’identique, trente pages plus loin) : “Le visage de Denise apparut tout à coup dans la clarté, pâle, tiré, avec ces ombres sournoises qui se glissent parfois sur les jeunes visages, soulignant les paupières, marquant les coins de la bouche, à la place des rides futures, comme un avertissement discret.” N’est-ce pas du pur Sagan ?

    Le Malentendu d’Irène Némirovsky, Denoël, 176 p., 15 €.

    René de Ceccatty

    [le Monde des Livres]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude