Hemen dira 15. Huhezinemako hautatuak

Hemen dira 15. Huhezinemako hautatuak –

Hemen dira 15. Huhezinemako hautatuakHautatu dira aurkeztutako filmen artetik finalistak. Aurtengo edizioa martxoaren 30etik apirilaren 1era egingo da, eta modu presentzialean izango da.

Hilabete bukaeran hasiko da Huhezinemaren 15.edizioa. Gogo handia dugu film eta bideoklipak publikoarekin partekatzeko. Gainera, aurtengoan berriro ere formatu presentzialera itzuliko gara.

Lanak bidaltzeko epea hilabete batzuk irekita izan ondoren, Sail Ofizialean 46 film labur jaso ditugu, MU Sailean 9 lan eta Bideoklipen sailean 29 jaso ditugu. Horiek ondo ikusi ondoren, epaimahaiak finalistak hautatu ditu, eta hauek dira:

Sail Ofizialeko hautatuak hauek dira:

  • Albondigas
  • Santa Era
  • YUNGAY 7020
  • AU PAIR
  • Hormak
  • Berak baleki
  • Trumoiak
  • Ur azpian lore
  • Gaua Gauekoentzat (La noche para los nocturnos)
  • Rewind
  • Hurrengo geltokia
  • Murkoa
  • Isilpean
  • Asko falta da?
  • Teranga
  • Ama?
  • DANTZA
  • Lupus
  • Tenpraren guarpena

Bideoklipen Saileko hautatuak hauek dira:

  • Johnny Garso – Espada y Rosa
  • Willis Drummond – Bigarren Aukera
  • Liher – Teloia
  • TATXERS – Bihotz Motel
  • Glaukoma, Bad Sound Sistem, Nin?a Coyote eta Chico Tornado – Badakit Badakiela
  • Julen – Itzalaren babesean
  • Mutiko – Sativa
  • Sally Rouss – La perdida
  • Maite Larburu – Aho Arraro
  • SOFOKAOS – Erlojuaren orratzak
  • Alai eta Pablo Reverter – Ozen
  • Amorante – Ama hil zaigu

Lan guztien artean hogeita bat euskaraz eginikoak dira, hau da, lanen %68a euskaraz sortutakoa da. Mu sailean bederatzitik zortzi dira euskaraz, sail ofizialean gutxiago dira, hamarretik lau eta bideoklipetan hamabitik bederatzi egin dituzte euskaraz.

Zuzendariei begira jarrita, hamaika lan dira emakumeek zuzendutakoak, lanen %36a zuzendu dute emakumeek. Mu sailean bederatzi lanetik zazpi dira, sail ofizialean hamarretik bi eta bideoklipen hamabi zuzendarien artean bi dira emakumezkoak.

Azken bi urteetan online edo formatu hibridoan egin behar izan da Huhezinema, baina aurtengoan berriro ere era presentzialera itzuliko gara. Martxoaren 30etik apirilaren 1era Aretxabaletan izango gara!

Hemen dira 15. Huhezinemako hautatuak