Heldu dira asteko zinema estreinaldiak!

Heldu dira asteko zinema estreinaldiak! –

Estreinaldiak: Otsailak 16

Heldu dira asteko zinema estreinaldiak!

Egilea: Julen Yusta

.

The Shape of Water

Guillermo del Toro zinegile laudatuaren lan berriak dozenaka sari jaso ditu orain arte, tartean, film onenaren eta zuzendari onenaren Urrezko Globoak, eta martxoan banatuko dituzten Oscar sarietan ere hautagaia da hamahiru kategoriatan. 1963ko AEBetan, Gerra Hotzaren garaian, Elisa izeneko andrazkoa ezagutuko dugu, mutua bera. Gobernuaren laborategi sekretu bateko atezaina izango da. Halako batean, giltzapetuta dagoen gizon-anfibioarekin egingo du topo; esperimentuak egiteko erabiliko dute, baina Elisak interes berezi bat izango du berarekiko, eta pixkanaka, bien artean harreman estu bat sortuko da. Drama poetiko eta eder gisa definitu du filma kritikak.

.

Cuando dejes de quererme

Igor Legarreta zinemagile bilbotarrak bere lehen luzea aurkeztuko du asteburuan: Cuando dejes de quererme. Laura Buenos Airesen bizi da aitaordearekin. Aita biologikoa haurra zela desagertu omen zen, eta ama-alabek Euskal Herritik alde egin behar izan zuten. Egun batean, baina, dei bat jasoko du, aitaren gorpua Durangotik hurbil dagoen baso batean lurperatuta aurkitu dutela esanez. Auzitegiko frogen arabera, duela 30 urte tiroz hil zuten Felix Careaga. Honenbestez, Laura eta aitaordea Euskal Herrira itzuliko dira Lauraren amaren errautsak bere jaioterrian banatzera eta aita lurperatzera. Bidaian, gainera, Javier Egoskue aseguru agentea ezagutuko dute, eta hirurek elkarrekin Felix Careagaren hiltzailea bilatuko dute. Eneko Sagardoy, Kandido Uranga, Josean Bengoetxea eta Itziar Aizpuru euskal aktoreek, tartean, hartu dute parte proiektuan.

.

The Party

Kristin Scott Thomas aktorea Janet izango da, Gobernuko ministro izendatu berri duten andrazkoa. Lagunekin festa bat antolatuko du izendapenaren harira, baina ekitaldiaren norabidea guztiz aldatuko da Bill senarrak sekretu bat kontatuko duenean, ospakizuna infernu bilakatu arte. Sally Potter zinegile britainiarraren komedia beltzak feminismoa, amatasuna, leialtasuna… izango ditu hizpide Patricia Clarkson, Bruno Ganz, Cherry Jones eta Emily Mortimer, besteak beste, aktoreen eskutik. Berlinale zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen iaz.

.

Black Panther

Jack Kirbyren eta Stan Leeren Black Panther komikian oinarritutako filmak, ostera, T’Challaren istorioa kontatuko digu. Marvel etxearen Capitan America, Civil War filmaren jarraipena izango da, eta beraz, lan horretako jazoeren ostean, Black Panther superheroia etxera itzuliko da, Wakandara. Teknologikoki oso garatuta dagoen urruneko herrialde bakartua da Wakanda, eta Black Phanter bertako errege izendatuko dute. Baina horrek aspaldiko etsai bat erakarriko du, Black Panther Erregea, Wakanada eta mundu osoa arriskuan jarriko dituenak. Chadwick Boseman, Lupita Nyong’o eta Michael B. Jordan dira filmeko aktore nagusiak.

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu Zinea atarian!

Heldu dira asteko zinema estreinaldiak!
Heldu dira asteko zinema estreinaldiak!
estreinaldia, zinea.eus, zinema
Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude