Haurrek soilik ikus dezaketen publizitatea

Captura de pantalla 2013-04-27 a las 11.01.01
Targeta zehaztu eta eragin maila handia lortzea zein zaila den badakizue publizitatean zabiltzatenok. Are gehiago zuk nahi duzun targetarentzat soilik diseinatzea kanpaina, aurkako targetarentzat ikustezin bihurtuaz, edo behintzat mezua eraldatuz. Grey publizitate agentziako kideek lortu dute, eta zer nolako era burutsuan!

Anar Fundazioaren kanpaina batekin lortu dute ideia burutsua martxan jartzean. Fundazio honek telefono bat eskeintzen die, gurasoen indarkeria jasaten duten haurrei. Eta kale publizitatean oinarritzen den kanpaina honetako karteletan, haurra izan ala heldua izan, mezu eta irudi ezberdina ikusten duzu. Harrigarria ezta?

Haurra bazara honako mezua ikusiko duzu: “Norbaitek min ematen badizu, deitu eta lagunduko zaitugu 116 111”, eta kartelean ikusten duzun haurrak ubeldurak eta zauriak izango ditu.
Heldua bazara bestelakoa da mezua: Haurrak ez du ubeldurarik, eta kartelak dio “batzuetan haurren aurkako indarkeria, jasaten duten haurrek soilik ikus dezakete”

Ikusi bideoa:


 

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.