Haurrak komisario bilakatzen direnean

Haurrak komisario bilakatzen direnean –

  • Zumalakarregi Museoak 10 urteko haurrak eginiko erakusketa inauguratzen du.
  • Martxoaren 14ean 16:30etan aurkeztuko da erakusketa Zumalakarregi Museoan.
  • Erakusketa urtero Ormaiztegiko San Andres eskolarekin antolatzen den Ondare tailerraren emaitza da.

Haurrak komisario bilakatzen direneanHaur baten ondarea, bere objekturik preziatuena izan daiteke, 3 urtetatik duen panpina edo bere aurretik anai-arrebak erabilitako haur mantatxoa. Zumalakarregi Museoak, ikasleei ondare kontzeptua gerturatzeko asmoz, eta honen babesaren sustatzea helburu, erakusketa baten kargu ipini ditu herriko haurrak. Saio ezberdinetan garatzen den urteroko tailer hauen bidez, Ormaiztegiko San Andres eskolako bosgarren mailako ikasleekin lan egin du museoak ondare kulturala lantzeko. 

Ondare tailerrari amaiera biribila emateko, ikasleek beraiek gauzatutako erakusketaren inaugurazioa ospatzen da. Ikasleen ikuspegitik hautatuak izan diren objektuak osatuko dute espazioa. “Ikasleen inplikazioa oso altua izan da, proiektuaren amaieran erakusketa bat egingo dela jakitea motibazio handi bat baita gaia lantzerakoan” dio Eider Arrutik, Zumalakarregi Museoko hezkuntza arduraduna eta tailer honen koordinatzailea. 

Inaugurazioan bideo bat proiektatuko da, ikasleek beraiek hautatutako objektua erakutsiz, eta beraientzat ondarea zergatik den azalduz: beraien aiton amonen ezkontza argazkia, biramonaren kafe-errota, familiako lau generazioetako emakumeek erabilitako tokilla edota osabak oparitutako xake taula bat topa ditzazkegu bertan. Atzean balio berezia duen oro da ondare erakusketa ez-ohiko honetan. 

Gainera, saio hauetan, Zumalakarregi Museoaren alderdirik izkutuenak ezagutu ahal izan dituzte haurrek. Pieza berri baten egingo lukeen moduan (dohaintza, erosketa edo zesioa), ikasleek, museoaren barnean ibilbide osoa egin dute artxiboan kondizio berezietan gorde arte (argiztapena, tenperatura, …)

“Gure ondarea” ikusgai egongo da Zumalakarregi Museoko aldi baterako erakusketen gelan datorren martxoaren 18ra arte. 

Haurrak komisario bilakatzen direnean

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.