Harreman ireki egoki eta iraunkorra izateko sekretua

Harreman ireki egoki eta iraunkorra izateko sekretua –

Harreman ireki egoki eta iraunkorra izateko sekretua

Bikote askok noizbait planteatzen dute ea komeni zaien edo nahi duten beren arteko lotura harremana ireki tzea. Beste pertsona batzuk ezagutzearen eta haiekin harremanetan jartzearen abantailak nahiko ideia erakargarria izan daiteke, baina, aldi berean, gure harremanaren oinarriak zein diren kontuan hartuta, egoera horrek nolabaiteko segurtasun eza sor lezake.

Monogamia uztea hasiera batean beldur pixka bat ematen diezaieke persona batzuei. Urte askoan instalatu diren ideiak ditugu buruan, eta kosta egiten zaigu modu ezberdin batean pentsatzea: “Eta gure harremana zapuzten badugu?” “Eta nire bikotekideak ez badu ulertzen?” Normala da beldurra sentitzea eta zalantzak asaldatzea. Horregatik, onena ondo informatzea da, guztien onurarako izango den erabaki bat hartzeko, beldurrik gabe.

Zer da harreman irekia? 

Lehenik eta behin, oinarrizko kontzeptuak argituko ditugu, argi gera dadin zer den horrelako harreman bat eta zer ez, batzuetan nahasmena baitago terminologiarekin.

Oro har, harreman irekiez hitz egiten da, oinarri ez-monogama adostua duten bi pertsonaren arteko lotura ezartzen denean. Beraz, horrek barnean hartzen ditu beste pertsona batzuekin noizbehinka edo modu iraunkorrean sexualki edo afektiboki gozatzeko aukera ematen duten mota guztietako harremanak. Harreman irekien artean polimaitasuna, poligamia, bikote trukeak edo harreman anarkia aurki ditzakegu, besteak beste.

Garrantzitsua da aipatzea harreman bat irekitzea ez dela bikote arazoak konpontzeko neurri bat edo sexu desioa galeraren soluzioa. Aitzitik, abentura hau konfiantzan eta elkarrekiko segurtasunean oinarritutako bikoteentzat gomendagarriagoa izaten da. Era berean, harreman horren oinarrizko printzipioetako bat elkarrekiko adostasuna izan behar da.

Nola lortu harreman ireki iraunkorra 

Bikote monogamo batetik abiatzen bagara, harreman poliamorosoa izatea ez da gauetik goizera lortzen den zerbait. Buruan ideia hori badabilkigu, gomendagarriena da gure bikotekideari honen inguruan galdetzea, bera ere giari buruz pentsatzen has dadin. Lehen unetik, konfiantzatik eta zintzotasunetik abiatutako elkarrizketa izan behar du…

Irakurri artikulua osorik kaixomaitia.eus-en blogean.

Harreman ireki egoki eta iraunkorra izateko sekretua