[Zinema Euskaraz] Harpetarrak

[Zinema Euskaraz] Harpetarrak –

Bihar ostirala, otsailak 2, “Harpetarra” filma helduko da Euskal Herriko zinema aretoetara:

“Wallace & Gromit” filmagatik Oscar sari bat irabazitako Nick Park zinemagileak zuzendu du “Harpetarra”.

Aardman animazio-estudioen laguntzarekin (“Shaun arditxoa”), Historiaurrean garatzen den istorio bitxia sortu dute; besteak beste, futbolaren ezusteko sorrera du hizpide Britainia Handian ekoiztutako komedia atsegin honek:

“Dug harpetarra eta Urde basurdea dira abentura berri honetako protagonistak. Bi zibilizazio, Harri Arokoa eta Brontze Arokoa, lehian ari dira historian bitartetxo bat lortzeko. Nola? Ba euren arbasoek irakatsi zien moduan: “joko sakratuarekin”. Historian jokatuko den partidarik epikoena izango da! Jokoan ez dago kopa bat, baizik eta Dugen tribuak bizirik jarraitzea. Euren basoa arrriskuan ikusten baitute Brontze Aroko gizon maltzur eta bilau bat heltzea, Jaun Nooth!”.

.

Hauexek dira “Harpetarra” proiektatuko duten zinema aretoak:

  • Niessen Zinemak (Errenteria)
  • Coliseo (Eibar)
  • Principe (Donostia)
  • Zugaza (Durango)
  • Getxo Zinema (Getxo)
  • Multi eta Golem Alhondiga (Bilbo)
  • Golem La Morea (Iruñea)
  • Florida Guridi (Gasteiz)

.

Zineuskadik EITBrekin duen akordioa, eguneratua

Zineuskadik eta EiTB-k akordio bat sinatu zuten joan den astean, Zinema Euskaraz sustatzeko. Hartara, HIRU3 haur komunitateko kideek hainbat abantaila izango dituzte programaren eskutik antolatzen diren estreinaldietan parte hartzeko (sarrerak, merchandising-a…).

Zinema Euskaraz programak 12 film estreinatu zituen iazko ikasturtean, eta 60.000 ikusle erakarri ditu zinema aretoetara, aurreko urtean baino hogei mila gehiago.

[Zinema Euskaraz] Harpetarrak

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.