Hannah Arendt Simone de Beauvoirri buruz

Hannah Arendt Simone de Beauvoirri buruz –

Agora Filosofia Elkartearen lan eskerga bezain txukunari esker, Batxilergoko bigarren mailako Filosofiaren Historiako bi autore berriei buruzko bideo pedagogiko bana dauzkagu, Arendt eta Beauvoir ulertzeko gakoak. Gainera, antzeko youtube gehiago etorriko dira, beste pentsalari batzuen gainekoak. Berri ezin pozgarriagoa gero!

Arendt eta Beauvoirrek, garaikideak izan arren (1906 eta 1908an jaioak, hurrenez hurren), ez zuten harreman pertsonalik izan, elkarren berri bazuten ere.

Hannah Arendt Simone de Beauvoirri buruz

Erreferentzia mamitsu hau aurkitu dut “Entre amigas” liburuan (Lumen, 2006), Mary McCarthyren eta Arendten arteko korrespondentzia biltzen duena. Gaztelaniaz audiobook gisa ere badago, ingelesez ez.

“…la anécdota [la] relata William Phillips, director de Partisan Review. Después de un encuentro con Simone de Beauvoir, en 1947, Phillips comentó a Arendt lo sorprendido que estaba de la «infinidad de tonterías» que Beauvoir podía decir sobre Norteamérica. «El problema, William, es que usted no se da cuenta de que ella no es muy inteligente. En vez de discutir con ella, mejor sería que la cortejara», le respondió Arendt.”

Arendten purrustada maliziatsua gorabehera, zaila da inteligentzia neurtzea. Deleuzek zioen nobela onak idazteko ez zarela bereziki inteligentea izan behar. Menturaz, filosofiako liburu apartak idazteko ere ez, Bigarren sexua baita XX. mendeko libururik garrantzitsuenetakoa, eta, Irene Arraratsen itzulpenari esker, gure liburudendetan aurki dezakegun euskarazko libururik indartsuenetakoa. 

 

Hannah Arendt Simone de Beauvoirri buruz

2 pentsamendu “Hannah Arendt Simone de Beauvoirri buruz”-ri buruz

  • Arendt pentsalari serio eta zorrotza da. Beauvoir ez: “la «infinidad de tonterías» que Beauvoir podía decir sobre Norteamérica.” egia borobila da, eta ez soilik Ipar Amerikari buruzkoak. Lehenengoa curriculumean egotea zentzuzkoa da, bigarrena ez, gazteen denbora baliotsua xahutzea da.

  • Benat Castorene 2022-06-16 16:00

    Ikusten dutalarik Simone Weilen arrakasta gutia, Beauvoir eta Arendtek dutenarekin alderatuta, penatzen naiz.
    Baina SW ezin da modan izan, zeren egiten duen modernitatearen konplazentziarik gabeko kritikak intelektualen klasea sobera deseroso jartzen baitu. Egunen batean beharbada…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude