‘Handia efektua: zerk mugitzen gaitu?’, mahai-ingurua Durangoko Azokan!

Handia efektua: zerk mugitzen gaitu? –

Durangoko Azokaren 50. edizioarekin batera ekin genion Zinea atariko lagunok, euskal zinemarekin lotutako gaiak jorratzeko asmoz, Irudienea gunean mahai-inguruak antolatzeari. Aurtengoan, halaber, txanda gordetzeko eskatu diegu Euskaltzaleen Topaguneko kideei, eta abenduaren 8an, ostirala, goizeko 11:00etan hasita, ‘Handia’ efektua: zerk mugitzen gaitu? solasaldia egingo dugu Durangoko Zugaza zinemetan. Gonbidatuta zaudete!

.

Handia efektua: zerk mugitzen gaitu?

Azken 30 urteetako film ikusiena bilakatu da Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia. Zergatik? Zerk mugitu du horrenbeste jende? Zein ezaugarri ditu euskal sorkuntzak? Zergatik funtzionatzen dute film batzuek, eta beste batzuek ez? Zein garrantzia du komunikazioak? Eta zinema jaialdiek? Euskal industriaren egiturak, badu zerikusirik?

Ideia horiek eta askoz gehiago izango ditugu hizpide aurtengoan, ondorengo luxuzko gonbidatuekin: Angel Aldarondo zinema aditua; Iratxe Fresneda irakaslea, zinegilea eta zinema-kazetaria; Santi Leoné historialaria eta zinezalea; Amaia Serrulla Donostia Zinemaldiko Hautespen Batzordeko kidea; eta Zigor Etxebeste irakasle eta zinema aditua.

Honenbestez, azken urteetako ohiturari jarraituz, zuek guztiak, zinezaleak eta industriako profesionalak, bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, denok elkarrekin gaiaz hausnartu dezagun eta ondorioak atera ditzagun.

 

Gorde zita agendan: abenduaren 8a, ostirala, 11:00etan Durangoko Azokako Irudienea gunean, ‘Handia’ efektua: zerk mugitzen gaitu solasaldia. Zuen zain izango gara!

Handia efektua  Handia efektua: zerk mugitzen gaitu?, mahai ingurua Durangoko Azokan!
Durangoko Azoka, Euskal zinema, Handia, mahai ingurua, zinea
Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude