Hainbat herritan emango dute ‘APAIZ KARTZELA’ dokumentala

Hainbat herritan emango dute ‘APAIZ KARTZELA’ dokumentala – 

Ritxi Lizartza, David Pallarés eta Oier Aranzabalen Apaiz kartzela (2021), 1968-1976 aldian Zamorako apaiz kartzelan preso egon ziren abadeen bizipenen inguruan ardaztutako lana da. Azaroaren 26an estreinatu zen areto komertzialetan, eta Bilbo, Zamora, A Coruña, Ferrol eta Lleida hartu dituen aurkezpen bira baten ostean, emanaldi berriak izango ditu Euskal Herriko zein Kataluniako zinemetan.

1968 eta 1976 artean 50 bat apaiz (gehien-gehienak Euskal Herrikoak) kartzelatu zituzten Francisco Franco diktadorearen errepresioaren aurkako jarrera erakusteagatik. Sermoietan diktaduraren zapalkuntza salatzeagatik hamabi urteko kartzela-zigorrak jaso dituzten abade horiek nekez ahaztuko dituzte nazioarteko komunikabideetako albistegiek 1973. urtean eman zituzten mutinaren irudiak. Izan ere, Zamorako (Espainia) konkordatu-kartzelari su ematen saiatu ziren bertan preso zeudenek.

Bada, garai latz haietan bere gizartearen aldeko konpromisoari irmo heldu zioten abade haien bizipenak azaleratuko ditu Apaiz Kartzela dokumentalak. Belaunaldi berrientzat ezezaguna baita Zamorako apaiz-kartzelaren historia, eta, askotan esan diguten moduan, ezezaguna izateaz gain, kontatu gabe ere baitago.

Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian aurkeztu ondoren, azaroaren 26an estreinatu zen areto komertzialetan, eta datozen egun eta asteetan emanaldi berriak izango ditu Euskal Herriko zein Kataluniako zinemetan:

  • Abenduaren 22an: Bartzelonan (Girona zinemak) | 20:00etan
  • Abenduaren 22tik aurrera: Donostian (Principe aretoa) | 19:30ean | 22an eta 23an, emanaldi bereziak*
  • Abenduaren 26an: Villabonan (Gurea zinema) | Ordua zehazteke
  • Abenduaren 28an: Gasteizen (Florida zinemak) | Ordua zehazteke
  • Abenduaren 30ean: Elorrion (Arriola aretoa) | 19:00etan
  • Urtarrilaren 2an: Getarian (Iturzaeta aretoa) | 18:30ean
  • Urtarrilaren 11n: Iruñean (Golem zinemak) | Ordua zehazteke

Emanaldi bereziak* izango dira horietako gehienak:  talde-teknikoko kideen eta apaiz protagonistetako batzuen parte hartzea izango dute eta, proiekzioaren ostean, solasaldirako tartea izango da.

Apaizak AIEk zein Donostiako Maluta* Films ekoiztetxeak sustatutako lana da, Azaroa Films eta Zabriskieren ekoizpen elkartuarekin, eta, besteak beste, EITBren, Gogora Institutuaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Otxoa de Baraindika Fundazioaren eta Etxepare Institutuaren parte hartzearekin. Talde teknikoari dagokionez, Xabier Etxeberriak eta Martin EtxeberriakMiguel Angel Elustondok eta Jon Mikel Aldanondok sinatu dute gidoia, eta Maialen Sarasuak burutu ditu edizio lanak. Halaber, Kote Camachok sortu ditu animazioak, eta Joserra Senperenarenak dira doinuak.

Hainbat herritan emango dute ‘APAIZ KARTZELA’ dokumentala

Euskal pantailaren gunea