Hainbat galdera Zinemalditar

  • Zer nola ikusten dute Zinemaldia Donostiar edo Gipuzkoar ez diren gainerako Euskal Herritarrek? Zenbaterainoko garrantzia du Bilboko edo Donibane Garaziko herritarrentzat?
  • Zer dela eta halako oihartzuna komunikabideetan? Berriak sei orri baino gehiago ematen dizkio egunero eta Garak ez gutxiago. Diario Vascorena normalagoa izan daiteke Donostia kokagune ia bakar duenez. El Paisek ere, Espainiako edizioan, luze eta zabal jorratzen ditu Kursaal inguruko kontuak.
  • Zergatik du Donostiako zinemaldiak Maitaldiak, Gasteizko Jazzaldiak edota Bilboko La Risa jaialdiak baino presentzia handiagoa prentsan? Aipatu ditudan hiru jaialdiak ez dira zinemari eskainitakoak, baina nazioartekoak dira eta punta-puntako artistak dituzte programan.
  • Zergatik dute “Julia Roberts-mania” hori sustatzeko interesa komunikabideek?
  • Zergatik aipatzen dira pelikula berri-berrienak (ia) bakarrik? Prentsako gehigarri edota orrialdeetan, apenas dagoen dokumentalari eskainitako zikloaren edota Don Siegelen pelikula segidaren aipamenik.
  • Zer esan euskararen eta euskal zinemaren presentziaz?
  • Zergatik da komunikabideetako kritika hain eskuzabala Donostian? Iaz sariren bat jaso eta kritikaren txaloak jaso zituen pelikula zenbaitek ez dute zirkuitu komertzialean sartzea lortu eta lortu dutenetako batzuk jipoituak izan dira mundu osoko aldizkarietan, Donostian laudatuak izan ziren bitartean.
  • Nork idazten dizkie esan beharrekoak Donostia saria jasotzen duten artistei? Alda dezala gidoia eta atera daitezela jende jator, paisaia ikusgarri eta gastronomia bikainaren topikoetatik. Radio 3n Robertsen adierazpenen parodia ederra egin zuten lehengoan.
  • Zergatik betetzen da Zinemaldi sasoian aretoa dokumental arraro bat ikusteko eta zergatik daude Donostiako aretoak ia hutsik urtearen gainerako egunetan?

Zinemaldia: dena ez da txoro kontua izango, ezta?

Irudia | Zinemaldia: dena ez da txoro kontua izango, ezta? | Zinemaldia | LGPL
Donostiako Zinemaldia, Kultura, zinema

2 pentsamendu “Hainbat galdera Zinemalditar”-ri buruz

  • On egin dizu ba, distantziak, argia eman dizu. Azken galdera askotan egin diot nere buruari: “Zergatik betetzen da Zinemaldi sasoian aretoa dokumental arraro bat ikusteko eta zergatik daude Donostiako aretoak ia hutsik urtearen gainerako egunetan?” galdera politak utzi dizkidazu bizikletaz kursaalerantz dudan tartean pentsatzeko. tira, nork bere erantzuna.

  • Gari Garaialde 2010-09-23 09:03

    Azken galderari erantzunez edo, zera esan daiteke, Jazzaldian kontzertu gune guztiak bete eta urtean zehar Altxerri, Branka edo beste edozein gunetako jazz kontzertuak basamortutik paseatzea bezelakoa diren arrazoi ber-beragatik. Beste inork agindu ezean nora jo erabakitzen ez dakigulako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude