[Zinema Euskaraz] Grufaloa

[Zinema Euskaraz] Grufaloa –

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programaren barruan, «Grufaloa» filma estreinatuko da euskaraz ostiral honetan, maiatzak 18.

Julia Donaldson idazlearen bat-bateko klasiko hau zinemarako egokituta ikusi ahal izango da euskaraz Euskadiko zinema-aretoetan, mundu zabalean liburuaren hamahiru milioi ale saldu ostean, tartean euskarara ere itzulita.

Filma 2009koa da, eta arrakasta itzela erdietsi du, 10 milioi ikusle baino gehiago izan eta 35 jaialditan parte hartu baitu, non sari ugari eskuratu dituen -Oscar sarietarako izendapena tarteko-.

«Sagu txiki bat poz-pozik dabil basoan. Gosetuta dago eta sabela betetzeko hurren bila joatea erabaki du. Bidean, bera bezain gosetuta dauden azeria, hontza eta sugearekin topo egin du. Hirurek etxera gonbidatu nahi dute bazkaltzera, baina sagua ez da haien asmoez fio eta modu atseginean ezetz esan die haien gonbidapenei; izan ere grufaloarekin hitzordua du! 

Baina zer da grufalo bat? Ezagutu Grufaloaren eta haren alabaren mundu liluragarri Julia Donaldson idazleak, haur-literatura modernoan erreferentea denak, sortutako samurtasunez eta balioz betetako bi abentura dira».

[Zinema Euskaraz] GrufaloaGrufaloa filmak etxeko txikiak (3 urtetik gorakoentzako da egokia) abenturak bizitzera gonbidatzen ditu, asmamena, pertseberantzia eta ausardia baliatuta gonbidatu ere.

Donaldson idazlea eta antzerkigilea da, eta bere pasioen aurkikuntzak izan ditu ezaugarri: asmatutako pertsonaiak, abestiak, narrazioak eta ikuskizunak. Guztira 200 liburu baino gehiago dauzka argitaratuta, eta haren lanaren bereizgarri nabarmena zera da, txikiak irakurtzera bultzatzen dituela, antzerki- eta musika-irudikapenaren bidez.

.

Honako areto hauetan emango dute filma:

  • Getxo Zinema (Getxo)
  • Antiguo Berri edo Principe (Donostia)
  • Cines Niessen Zinemak (Errenteria)
  • Zugaza zinema (Durango)

.

[Zinema Euskaraz] Grufaloa

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.