Gpuntua Telebista, aste honetako laburpena

NOTIZIA_GPUNTUA-TB
Martxa betean da Gpuntua TB atala, eta astez aste txapelketaren aitzakian sorturiko hainbat ikus-entzunezko argitaratuko ditugu gure telebistan.

Aste honetan jada ikusgai dira Lasarte-Oriako eta Irungo bertsoaldirik onenak, eta G·Sarea atalean Lasarte-Oriako Earra bertso eskolako Joxe Kruz Labakari eta Irungo Irunabar Bertsoaren Bilguneko Aitor Errazkini egindako elkarrizketak ere bai.

Bestalde, G·Erreportajeak atalaren lehen alea ere eskegi dugu: Oier Aizpurua bertsolari eta unibertsitariaren entrenamenduei segika ibili da @zerdionk gure erreportaria.

Azkenik, G·Historia atala estreinatu dugu aste honetan; zatika, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketen historia gogoratuko dugu, urtez urte. Lehen ale honetan 1967ko Txapelketa izango dugu gogoan, Txomin Garmendiaren eskutik.

Hemendik aurrera, astez aste saioetako bertsoaldi onenak, elkarrizketak, erreportaje berriak, G·Historia atala argitaratuko ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude