Gonorrea, klamidia eta herpe genitalen kutsatzea saihesteko aholkuak

Gonorrea, klamidia eta herpe genitalen kutsatzea saihesteko aholkuak –

Gonorrea, klamidia eta herpe genitalen kutsatzea saihesteko aholkuak sexua duzunean

Pertsona askok, sexua mantendu ondoren, bizitzako uneren batean ETS bat hartu dute. Izan ere, OMEren datuen arabera, badakigu urtero 300 milioi pertsonak baino gehiagok hartzen dutela sexu-transmisiozko gaixotasunen bat munduan, eta 500 milioik baino gehiagok daramatela herpesaren birusa, batzuk jakin gabe ere. Zorionez, gaur egun badago tratamendua horientzat guztientzat, eta, gehienetan, erraz eta azkar senda daitezke. Hala ere, azpimarratu behar da erremediorik onenak prebentzioa eta babesa direla, eta horiek ez dira ahaztu behar, ezta kitzikapen handieneko uneetan ere.

Emakumeen artean ohikoenak diren ETSak

Batzuek oker uste izan arren, ETSak ez daude zabalduagoak nerabeen artean, baizik eta 20-34 urteko helduen artean. Baina sexu gaixotasunek ez dute adinik ezagutzen, eta babesik gabe sexua praktikatzen duen edonori eragin diezaiokete.

Hala ere, medikuek diotenez, sexu transmisiozko infekzioek emakumeengan eragin handiagoa izan ohi dute, emakumeen izaera fisiologikoa bera dela eta. Garrantzitsua da lehen sintomei arreta jartzea medikuarengana berehala joateko, eta, hala, gaitzari amaiera ematea, larritu aurretik.

Gonorrea

Gonorrea infekzio bakterianoa da, eta azkar tratatzen ez bada, larriki konplikatzeko joera du. Genitaletan, uzkian edo eztarrian ager daiteke, kutsatzea sexu harremana gertatu eta bi astera, gutxi gorabehera. Hauek dira nabarituko ditugun sintomak: erremina pixa egitean, sukarra, bagina-fluxu zurixka edo horixka, gonbitoak eta sabelaldeko eta genitaleko mina.

Irakurri artikulua osorik kaixomaitia.eus-en blogean>>

Gonorrea, klamidia eta herpe genitalen kutsatzea saihesteko aholkuak, sexua duzunean