Gonbita (aldaketekin)

tit2.jpg
8 urte eta gero, SAUTRELAk 200 atal egingo dituela eta, festatxo bat antolatzera goaz Donostiako Tabacaleran hil honen 29an, astelehenarekin. Egun benetan aldrebesa, astelehena beti baita astelehen,¬† bainan ez zegoen beste aukerarik ortzemugan. Kontua da lehenik ordubeteko mahai inguru bat egin nahi dugula, 19ak aldera: ZERTAN DIRA GAUR EUSKAL LETRAK? Mahai inguru hori eman egingo dugu, gainera, telebistaz, hurrengo zapatuan. Eta ondoren koktel bat edo mokau bat, ala biak, ez dakit segur oraindik, arratsean goiz hasi (20’30?) eta gauean goiz amaitzeko asmoarekin. Idazle eta irakurle jendea gonbidatuko dugu, batez ere. Nik uste, alua.mundua honetako bisitaria bazara eta gurekin etortzeko gogoz bazaude, egongo dela tokia, ez baitzarete hainbeste ere. Aski izango da helbide honetara mail bat bidaltzea, zeuon izen deiturak eta gonbita igortzeko helbide postala emanez. Nik uste ederto ibiliko garela. Beraz, gostua baduzu…

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude