Goian, zeruan

MTM2OA==

Bikainak soinu banda eta argazki-lana, biak ere ikusgarriak, bereziak… Zerutik ateratako plano ezberdin horiek sekulako hasiera indartsua ematen diote filmari. Behingoz ederrak dira hasierako kredituak. Konfesio txiki bat egin behar dizuet, Up in the air pelikulako web-orria zabalik izan dut azken bi egunetan, interneten ibili naizen bitartean. Soilik soinu banda etengabe entzuteko.

Beste alde batetik istorioa kuriosoa da. Enpresa ezberdinetako jendea kaleratzean datza Ryan Bingham-en (George Clooney) lana, eta horretarako enpresaz-enpresa bidaiatzen dabil AEBtako estatu guztietan zehar. Tipo berezia da, bere bizilekua aireportuak dira, bere hobbya bidai agentzietako puntuak batzea eta bere ondasun guztiak maleta txiki batean kabitzen zaizkio. Pisu gutxi darama gainean, bizitzak ez dio pisatzen, eta ez du nahi pisa dezan. Bere lanaz gain, lekuan-lekuan hitzaldiak ematen ditu bere bizimoduaren inguruan, motxila baten eta bizitzaren arteko metafora eginaz.

Kontua da aireportu batean ezagututako emakume batek zerutik jaitsi arazten diola… eta konturatzen dela, bizitza ez dela motxila bat bezalakoa. Gehiago ere badela.

Argumentu berezia, protagonista bereziak eta gaurkotasuna duen gaia. Pelikula ona. Baina une batzuetan benetan diotsuet erritmoa falta zaiola. Zati batzuetan geldoa egin zitzaidan. Tira hala eta guztiz ere, Eastwooden filma iritsi aurretik, eguraldi txarra egiten duela aitzakiatzat hartuta animatu Up in the air ikustera.

 

Zuzendaria: Jason Reitman

Irudia | Up in the air | UITA | LGPL

Ekaitza bainuontzi batean

4 pentsamendu “Goian, zeruan”-ri buruz

  • Iñakito Garay 2010-01-30 22:34

    Film ona? Baina zer diok zarauztar apajoa? Hire kritika letu ondoren, ikusi egin diat filma. A ze sinplekeria amerikanoa! A ze txorakeria itzela! Baina non daukak hik gustua?

  • Beno gustua nik badiat.
    Hik akaso ezberdina. Ziur hire gustua onena dela ezta? absolutua?
    Aditua haiz akaso, eta enauk konturatu.
    Badakik hurrengoan…
    kasurik ez oierri.

  • Iñakito Garay 2010-01-31 14:03

    Lasai, monster, adiskidantzaz esaten nian. Lehengoak “La cinta blanca” ikusi nian hik aholkatuta: Bikaina. Hik segi heureak esaten eta ni konponduko. Ez kezkatu nigatik, ez nauk galduko eta. Esker mila, Oier.

  • hor jarraituko diat bai, ziur izan.