Goazen Sarara!

ikusi mikusi

Lortu dugu azkenean. Pandemiak baldintzak eta atzerapenak eragin ostean, Kiribil Elkarteak, Pamiela etxeak eta Galtzagorri Elkarteak antolatuta, Ikusi Mikusi euskal haur eta gazte literaturaren lehenengo azoka egingo dugu Saran, Lapurdin, urriaren 8an eta 9an. Azokan Euskal Herri guztiko 11 argitaletxek parte hartuko dute.

Urriaren 8a Eskolen Eguna izango da eta 750 ikasle inguru iritsiko dira Sarara. 16 eskola, Nafarroatik, Zuberoatik, Baxe Nafarroatik eta Lapurditik. Ikasle guzti-guztiek liburu bat eskuratzeko aukera izango dute 15 euroko bonu bati esker, eta 6 urtetik beherako haur denek liburu bat aukeratu ahalko dute gainera ZTK argitaletxearen standean.

Urriaren 9a Familien Eguna izango da eta azokaren ateak zabal-zabalik egongo dira. Ikuskizunak, kontaketak, erakusketak, artisten emanaldiak… Hamaika ekintza antolatu ditugu euskal haur eta gazte liburuaren bueltan.

Idazleen Biltzarrak lekukoa hartuko dio Ikusi Mikusi haur eta gazte literaturaren lehenengo azokari. Sara, beraz, liburuz beteko da urriaren 8an hasi eta 11raino.

Animatu, eta etorri Sarara azokaz gozatzera!

* Covid ziurtagiria beharrezkoa da

Goazen Sarara!

Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea.