Gisele Marie, nikab metal brasildarra

Berriako Estilo Liburuaren arabera, “belaunetarainoko zapia da nikab-a, agerian begiak bakarrik uzten dituena; zenbait emakume musulmanek erabilia”.
 .
Sao Paoloko Gisele Mariek, musulmana bera, erabiltzen du; baita Spectrus metal taldean gitarra jotzen duenean ere. 

 

Gisele Marie alemaniar jatorriko katolikoen biloba da, musika giroan hezia; piano jotzen du txikitatik. 2009an, aita hiltzearekin batera, ordura arte Wicca sinesmenena alboratu -sorginkeriarekin harremana duena- eta musulman bihurtu zen; hiru urte geroago Spectrus metal taldean jotzen hasi zen, bere nebekin batera.

Oholtza gainean, hain egiten da harrigarria bera goitik behera beltzez estalita dagoela gitarrarekin jo eta fuego aritzea, gero eta ezagunagoa dela mundu osoan zehar.

 

Gisele Marie, nikab metal brasildarraBateragarriak

Bizitzeko grina eta bere burua aurkitzeko aukera ematen ei dio erlijioak Gisele Marieri. “Inork ez du espero burkadun emakume musulman bat, bere sinesmena errespetatzen duena, heavy metal talde profesional batean gitarra jotzen, egia da -azaltzen du-. Baina askori harrigarria egiten zaien arren, badira jakingura agertzen dutenak ere”.

“Erlijio ezberdinetako jendea dago musika jotzen dutenen artean ere, estiloa edozein dela ere”, dio Gisele Mariek. Slayer trash metal taldeak esaterako, deabrua du mintzagai, baina kide kristauak ditu musikari. Izan ere, musika eta erlijioa ez dira bateraezinak. Niretzat lana da musika, horixe dut ogibidea. Eta aldi berean, musulmana naiz. Ez dut uste batak bestearekin zerikusirik duenik”. Alta, brasildarrak onartzen du erlijio-kide dituen batzuek ez dutela begi onez ikusten bere jarduna.

Zer egingo diogu ba, soinuak poztutzen ez duena, ez da parte onekoa!

Gisele Marie, nikab metal brasildarra

brasil, erlijioa, Gisele Marie, heavy metal, musika, Musulmanak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude