Gipuzkoako Urrezko Domina jasoko du Urbeltzek

“Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi”. Gaur goizean ezagutu da berria eta honela jaso du dantzan.com atariak:

Gipuzkoako Urrezko Domina jasoko du UrbeltzekJuan Antonio Urbeltz dantza eta folklore ikertzaileak jasoko du Gipuzkoako Urrezko Domina. Gaur goizean Diputatuen Kontseiluan Foru Aldundiak ematen duten errekonozimendu gorena Urbeltzi ematea erabaki dute, honek egindako “ekarpen emankor eta aberatsagatik”Marian Arregik, Juan Antonio Urbeltzekin batera musika tradizionalaren arloan egindako lana ere goraipatu nahi izan dute Foru Aldunditik, folklorearen ikerkuntzan urte luzez egindako ekarpenak bien eskuetan jarrita.

Saria Argia dantza taldeko zuzendariari emateko arrazoien artean bost nabarmendu ditu Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak. Horien artean dantza alorrean daukaguna ezagutzeko Urbeltzek egindako lana azpimarratu du lehenbizi, gerrak eragindako haustura gaindituta ikerkuntza eta landa lanaren bitartez trasmisioa mantentzea lortu baita. 1980eko hamarkadatik aurrera egindako sorkuntza lanak ere azpimarratu ditu, zeintzuetan “modu serio eta sakonean sortzea posible dela” erakutsi duen. Euskal Herriko beste zenbait dantza talderekin egindako elkarlana eta dantzaren dibulgazioan egindako lana handia kontuan izan dute saria berari ematerako erabakia hartzeko orduan eta balore sendoetan oinarrituta egindako ibilbidea eta ekarpenak egin dituela azpimarratu dute.

Juan Antonio Urbeltz saritzearekin batera euskal dantzaren sektore osoari errekonozimendua adierazi nahi izan dio Gipuzkoako Foru Aldundiak “euskal komunitate kohesionatu bat sortzeko dantzak egin duen ekarpena sekulakoa izan delako”.

BIDEOA

Gipuzkoako Urrezko Domina jasoko du Urbeltzek

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.