Gipuzkoa 2.0. eztabaida irekia abian da

NDQxMw==

Helbide honetan aurki daiteke parte hartzeko era eta bideen berri.

Xedea, hala nahi duten guztien artean, hobekuntzak ezartzea da, diru laguntzen eskaera bera argiagoeta errazago egin ahal izan dadin, eta aldi berean,  diru-laguntzenarduradunek ere modu errazagoak ukan ditzaten laguntzak erabakitzeko.

Funtsean, posta-zerrendan izena emandakoen artean eta wiki bidez eramango daaurrera eztabaida ireki hau.

Prozedura argi azaltzen saiatu gara hemen.

Epea. 

Asmoa da Otsailaren 28ko eguerdiko 12tan amaitutzat ematea eztabaida, komenigarri ikusten baita eztabida itxi eta aurtengo diru laguntzak ahalik eta azkarren banatzea. Beraz, aipatu unetik aurrera ez da iradokizunik eta ekarpenik egiterik izango.

Denbora horretan, ordea, ekarpenak eta hobekuntzak egin nahi zaizkio Gipuzkoa 2.0 diru laguntzen programari. Dei egiten zaizue, beraz, eskatzaile edota interesaturik zaudeten guztioi, bertan parte har dezazuen.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara departamentuarekin elkarlanean, Sustatu eta ZuZeu agerkari digitaletako Luistxo Fernandez eta Hasier Etxeberria aritu dira orain arte eztabaida abiatzeko tresnak garatzen eta aurrerantzean ere eurak izango dira eztabaidaren kudeaketaz arduratuko direnak, Haritz Solupe Kulturaren Sustapeneko eta Hedapeneko zuzendaria eta Xabier Eskisabel aholkulari teknikoarekin batera.

Interesaturik bazaude, zatoz.

Irudia | Gipuzkoa 2.0. | ZZ | Creative Commons By SA
diru-laguntzak, G-20, gfa
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude