Getxophoto jaialdiaren XIV. edizioa, kalekoa, digitalena eta parte-hartzaileena

Getxophoto jaialdiaren XIV. edizioa, kalekoa, digitalena eta parte-hartzaileena –

Getxophoto, Nazioarteko Irudi Jaialdiaren XIV. edizioa, kalekoa, digitalena eta parte-hartzaileena izango da, eta Jon Uriarte hondarribiarra izango du zuzendari artistiko.

Getxophoto-Nazioarteko Irudi Jaialdiaren XIV. edizioa, irailaren 3tik 27ra egingo dena, orain arte egindakoen artean, kalekoena, digitalena eta parte-hartzerik handiena duena izango da, pandemiak sortutako egoeran beharrezkoak diren segurtasun-egoeretara egokitzeko. “Erronka handia izan da eta ildo horretan, erakusketen % 95 espazio publikoetan egingo da, gehienak Ereagako hondartzatik Portu Zaharrera doan ardatzean, bai eta Algortako erdigunean ere, on line programa zabala garatuko da eta eragile eta erakunde gehiagok parte hartu ahal izango dute”, Jokin Aspuru Zinemaldiko zuzendariak aurkezpenean azaldu zuenez.

BegiHandi Kultur Elkarteak antolatuta, Jaialdiaren izenburua Kalera! da, Jon Uriarte komisario berriak (The Photographers ‘ Galleryko egungo komisario digitala) iradokita, espazio publikoa esploratzeko helburuarekin, hala fisikoa nola digitala, hau da, protestarako, ikusezin bihurtutako pertsonen harrerarako, topaketarako, aintzatespenerako, esperimentaziorako, jolaserako eta ospakizunerako.

Aurten, Jaialdiak 40 herrialde baino gehiagoko artisten lanak aurkeztuko ditu, baita publiko ezberdinentzako jarduera-programa bat ere, eta jaialdi hibridoagoa izan nahi du, egungo artistek darabiltzaten medio anitzak ikusaraziz, esate baterako, argazkigintza, bideoa, instalazioak, zinema, alegiazko errealitatea edota arte digitala. Aldi berean, jasangarritasun-plan bat ere du, sor daitekeen ingurumen-inpaktua murrizteko. Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Erronka Garbia zigilua lortu du, jaialdi jasangarri gisa.

Jaialdiak, aurreko edizioetan bezala, Getxoko udalaren eta beste erakunde batzuen (Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, esaterako) laguntza du, eta hurrengo helburu nagusiei eusten die: gaurkotasuneko eta interes orokorreko gaiei buruzko elkarrizketa bat proposatzea, hiri-espazioak kultura-erabilerarako berreskuratzea eta formatu, euskarri eta erakusketa-espazio ez-konbentzionalen esplorazioaren aldeko apustua egitea. Amaia Agirre alkateak aurkezpenean azpimarratu zuenez, “hainbat erakunde publikoren, gizarte, kultura, merkataritza, ostalaritza eta zaletuen arteko lankidetza irudikatzen duen ekimena da Jaialdia. Bere nortasun-ezaugarriei eusten die, hala nola espazio publikoaren erabateko defentsa, topaleku, gozamen eta hausnarketarako leku gisa. Irudiarekin saihestu ezin den hitzordua da, nazioarteko proiekzioa duen kultura-ekitaldia. Jarduera horrek eztabaida eta hausnarketa soziala eta kulturala eragiten ditu, eta udalerriaren sustapen ekonomiko eta turistikoa bultzatzen du. Aldi berean udalerria, bere bertsiorik kosmopolitena munduan kokatzen du, eta mundua Getxora hurbiltzen du”. Horregatik guztiagatik, alkateak eskerrak eman dizkio BegiHandi elkarteari 14 urte hauetan Jaialdia antolatzeko egindako lanagatik.

Getxophoto jaialdiaren XIV. edizioa, kalekoa, digitalena eta parte-hartzaileena

Programaren aurrerapena

Getxophoto jaialdiaren XIV. edizioaren berrikuntzen artean, Interneten programazio berezia izango da, besteak beste, Aran Callejak eta Borja Crespok egindako playlist batekin, podcasts atal batekin, Instagrameko Aurpegi-Filtroen Lehen Lehiaketarekin eta hainbat aplikaziorekin. Bestalde, parte hartzeko jardueren artean, Pantaila partekatua ekimena jarri da abian. Ekimen horretan, konfinamenduan zehar egindako deien pantaila-harrapaketak bidaltzeko gonbita egin zaie herritarrei, eta horietatik 30, Urgulleko udal-eraikineko fatxadan ikusi ahal izango dira. Bestalde, Internet tour autobus-txangoa Mario Santamaria artistaren bisita gidatua izango da, gure e-mailen, mezuen, like-en edo argazkien zirkulazioa gertatzen den lekuetatik.

Azkenik, egitaraua osatuko dute: bisita gidatuak, egunekoak eta gauekoak; ibilbideak Borja Crespo, Yogurinha Borova eta Miren Amuriza eta Jone Uria bertsolariekin; Hamaiketako Helena Goñi eta Javier Mendizabalekin; laborategiak; hausnarketarako topaketak eta Herri-partaidetza ekintza, Algortako Dendak elkartearekin elkarlanean antolatua (parte hartzaileek bidalitako 45 argazki erakustoki komertzialetan erakusteko).

Eragile kulturalekin eta erakundeekin (tokikoak zein nazioartekoak) lankidetzan arituko dira aurten, besteak beste, Donostiako Kutxa Kultur Fundazioarekin, Italiako PHROOM ikerketa-plataformarekin, PHMuseum argazkilaritza garaikideko webgunearekin edo Picter irudiak tratatzeko tresnaren sortzaileekin.

.

Erakusketak

Erakusketa gehienak (%95) kalean, aire zabalean izango dira, Ereagako hondartzatik Portu Zaharrera doan ardatzean eta Algortako erdigunean. Aurten, espazio berriak gehituko dira, hala nola, Postetxeko fatxada edo Urgull kaleko udal egoitza. Planteatuko gaien artean, larrialdi klimatikoa, arrazakeria, patriarkatua eta abar izango dira. Artisten artean, Charlotte Schmitzen sexu-langileen lanak ikusi ahal izango dira, Felipe Beltránek arrazakeriaren kontra ateratakoak, Hong Kongeko protestetan Thaddé Comarek egindakoak, Michael Wolfek garraioari buruz landutakoak edo Berlingo Mentalgassik hondakinei buruz egindako lanak. Horiekin batera, 43 herrialdetako 329 proiektu jaso dituen hirugarren Open call Internazionala irabazi duten lau lanak ere erakutsiko dira.

Getxophoto jaialdiaren XIV. edizioa, kalekoa, digitalena eta parte-hartzaileena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude