Gertukoa lausotik argitara

Gertukoa lausotik argitara –

Gertukoa lausotik argitara

Azpeitia bezalako euskal herri bat, egunez egun, eskuz esku eta belaunaldiz belaunaldi, norbanakoa asetzen duen lan xume eta isilez eraiki izan denaren zantzua izan dut. Alegia, egia dela gure esku dagoenaren kontu hau, horrela izan dela eta izango dela. Ohituegiak gaude agian urrutiko intxaurren aurrean makurtzen, pantailismoaren aro honetan are eta gehiago lausatzen, edo etxe handietako aurrekontuen zain egoten, gakoa gure esku ez balego bezala. Gertukoa, bertakoa, etxekoa eta herrikoa, eskuetan dugun hori balioan jarri gabe.

Herriko jaietan ere, hain gertukoak ez diren hainbat ikuskizun elkarri txandarik eman ezinda, leku desberdinetan eta aldi berean ikusiko ditugu, dirua erruz taulatuetan. Ondoren, Azpeitiko Abuztu ixilean konturatu gara, agian, herriko dantzarako lokaletan, lurreko zuloak tapatzeko ere ez dugula dirurik, naiz eta joan den larunbatekoa bezalako dantzaldia eskaintzeko gai badiren bertan dihardutenak.

40 urte behar izan dituzte Itsasi euskal kultur taldean -erraz esaten da-, horrelako dantzaldi bat taula gainean jartzeko, “Sokak darrai”. Herritik sortu, euskal kulturatik jaso, landu eta herriari debalde eskaini zioten dantzaldia. Hitzez nekez adieraz daiteke han ikusi eta entzun ahal izan genuena, ikuskizunaren maila artistikoa alegia. Euskal dantza tradizional eta garaikideak armoniaz harremanduak, taldearen sorrerako dantzari eta musikariak egungoekin bezala, belaunaldi desberdinak dantzan, bakoitzaren espresiorik ederrena taulan, soka bereko ari desberdinek darraien gisara atonduak, zer zen hura!

Nola eraikitzen den herri bat, kultur ondare bat … Zorionak eta mila esker Itsasi.

Argazkiak: Alberto Beloki.
Gertukoa lausotik argitara

Zer duzu buruan “Gertukoa lausotik argitara”-ri buruz