GAZTEZULOk hamar urte bete ditu eta zenbaki berezia kaleratu du

Urriko zenbakian, zenbait atal berezi daude. Esate baterako, 11 idazlek eta beste 11 ilustratzailek 2000tik 2010era bitarteko gertakizun nagusiak ekarri dituzte gogora. Aurten, GAZTEZULOk bezala, urtemuga ospatu edo ospatzear diren elkarteek edo taldeek ere txokoa dute aldizkarian.

Urriko GAZTEZULOren azala

Irudia | Urriko GAZTEZULOren azala | Gaztezulo | Creative Commons By SA
Bebe, Gaztezulo, Kilian Jornet, Marta Etura

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude