XII. Gaztezulo Bideo Lehiaketa martxan!

XII. Gaztezulo Bideo Lehiaketa martxan! –

Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta hasi errodatzen. Bete formularioa, bidali bideoa eta irabazi 1.200 euroko saria!

Gaia
Nahi duzuna konta dezakezu, muga­rik ez!

Iraupena
Gutxienez minutu 1 eta gehienez 3 minutu (kredituak barne).

Ze baldintza bete behar dituzte lanek?

Aurkezten diren bideoek aurten erro­datuak, originalak eta argitaratu ga­beak izan behar dute. Ez da onartu­ko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik.

Objektua
Film labur bakoitzean, EZINBESTEAN, GAZTEZULO PAPEREZKO aldizkaria, aldizkari DIGITALA edota GAZTEZULO.EUS webgunea azaldu behar dira (zeharka zein istorioaren elementu garrantzitsu gisa).

Hizkuntza
Bideoak hizkuntz edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, karte­lak, elementu grafikoak…), honek EUSKARAZKOA behar du izan. EZ DUGU ONARTUKO baldintza hau betetzen ez duten bideorik.

Lanak entregatzeko epea

Bideoak apirilaren 5etik maiatzaren 21era aurkeztu behar dira, eguerdiko 12:00ak baino lehen. Ondoren, epaimahaikideak lan guztiak baloratu eta ekainean sari banaketa ekitaldian garaileen izenak jakinaraziko ditugu.

Epaimahaia

Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta. Aur­tengoan Jon Plazaola aktorea, Ane Irazabal kazetaria eta Izaskun Arandia zinema ekoizlea izango ditugu lan hori burutzen.

XII. Gaztezulo Bideo Lehiaketa martxan!

XII. Gaztezulo Bideo Lehiaketa martxan!

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.