Gauza bat deklaratzen

Gauza bat deklaratzen –

Euskal Gaizkileak podcastak Euskal Herrian gertatutako krimenak fikzionatu eta narrazio moldean zabaltzen ditu, eta bere osagai garrantzitsuenetako bat hizpide den krimenari buruzko kantua da. Kasu askotan belaunaldiz belaunaldi iritsi dira guregana abesti horiek; beste batzuetan bertso paperak ailegatu dira, eta guk musikatu; gainontzekoetan ez da ez bata eta ez bestea iritsi, eta horrelakoetan kantuak sortzeko eskatu diegu zenbait musikariri.

“Belateko lapurrak” Euskal Gaizkileak serieko zortzigarren atala izan zen. Bertan XIX. mende hasieran Belateko portuan jardun ziren bidelapurren eta hauek harrapatzeko sortu zen Lantzeko Goardiano taldearen nondik-norakoak kontatzen dira.

Belateko lapurren amaiera hizpide duen “Gauza bat deklaratzen” bertso sorta musikatu zuen Oskorrik eta Pub Ibiltaria diskoan kaleratu. Bertan entzun ahal den kantua zuzenekoan grabatua da, beraz. Natxo de Felipek gure eskuetan jarri zuen etxean egina zuen nahasketa bat, ordurarte publikatu gabea, eta bertsio hori sartu genuen podcastean. Hemen duzue kantua:

Bertso sorta osorik (kantuak batzuk soilik agertzen dira).

1. Gauza bat deklaratzen
Bear det orain asi;
Denbora asko eztuela
Zer degun ikusi.
Enkargatu ninduena
Orain ez da bizi;
Lagunekin batian
Zuten galerazi:
Orien bekatuak
Ala zuten merezi.

2. Bi urte bete ditu
Esan zidatela
Batek partikularki
Lazki beldur tzela;
Aditzen baldin banuen
Galdu zituztela,
Berso bida berriak
Paratu netzala;
Orai abiatzen naiz
Oroitzen naizela.

3. Egun señalatua
Zen Santa Barbara,
Presentian giñenak
Oroitzen al gera;
San Jose gloriosoak
Gaitzala anpara,
Allegatu gabentanik
Tranze orretara.
Egun artan zituzten
Urkabian para.

4. Anayetan zarrena
Juan tzen aurrera;
Garbos pasa zituen
Zenbait eskalera;
Allegatu zanian
Gero urkabera,
Konseju onak ematen
Oyuz zegon bera.
Ai! ura egun artako
Gizonen galera.

5. Tunika bat buruan
Soñian trajia
Prebeniturik zegon
Ayen enkajia.
Eskaleretan goiti
Iduri pajia,
Iltzera goaki eta
Ura korajia!
Makurren zuzentzeko
A! zer parajia!

6. Ordukoz ura illa
Gero bigarrenari,
Kuerda lepotik sartzen
Zitzaizkolarik ari.
Tunika bat burutik
Zitzaion erori,
Begira gelditu zen
Bere anayari,
A! zer konsuelua
Biotz altxagarri!

7. Bida illak zituzten
Gero irugarrena
Ark manifestatzen zuen
Lastimarik geyena.
Lenagoa gaizki egiñaz
Gero zuen pena;
Etzuela guardatu
Jaunaren ordena,
Zuzen ibiliko da
Munduan zurduena.

8. Laugarrena juan tzen
Guzien atzian,
“”””Jesus””””! esaten zuen
Kuerda paratzian;
Salve bat errezatzeko
Artaz oroitzian;
Ala agintzen zuen
Ark eriotzian,
Pena asko zedukala
Bere biotzian.

9. Ayen etxuak ziran
Ongi probatuak;
Krueldade aundiyan
Ziren kastigatuak;
Lauetatik iru
Deskuartizatuak
Izugarriak ziran
Ayen bekatuak,
Amar lekutan daude
Puskak paratuak.

10. Eken pensamentua
Beti maldadian,
Ez dirade ibilli
Kristauen legian;
Ill eta arrobatuz
Zoazilarik bidian,
Nola egunaz eta
Igual gabian,
Orai pagatu tuzte
Azken egunian.

11. Ainbertze beldurrekin
Jendiak belaten;
Uste dut pasajeruak
Gusto artzen duten.
Bertzeren ontasunak
Ari ziren yaten;
Pesalunbria baizik
Etzuten ematen:
Pepek deskantsu ona
paratu du aurten.

12. Zenbait arroario (arrobario)
Eta eriotze
Mundu ontan klaroki
Aitortu dituzte;
Ainbertze gaixtakeri
Zirelarik gazte;
Geyago eginen zuten
Utzi balituzte,
Azkenian ederki
Pagatu dituzte.

13. Gaizki egin bazuten
Ayek mundu onetan,
Padezitu zituzten
Azken egunetan;
Baldin “”””por si acaso””””
Badaude biarretan,
Beren zorren pagatzen
Purgatorioetan,
Errezatu dezagun
Eken faboretan.

14. A! zer konsuelua
gure asoena (gurasoena)
Umiengatik artzen
Orrenbertze pena!
Asi eta ondoko
Pagamendu ona
Azkenekoz erortzen
Gaizki dabillena;
Ori da mundu ontan
Pensatu bear dena.

15. Gizonak mundu ontan
Pensatu bear luke
Nondik etor daiteken
Orrenbertze neke,
Jangoikoari oyuka
Miserikordia ezke,
Bañan etzioten utzi
Nai adiña epe.
Padrino ona zuten
Azkeneko Pepe.

16. Asko gurasoeri
Nai diet adierazi
Beren umiak nola
Bear dituzten azi.
Ingenio gaiztoak
Alez galerazi,
Jangoikoaren legia
Ongi arrerazi,
Nai duena egitera
Beñere ez utzi.

17. Konseju onak eman
Umeari gaztetan.
Dotrina erakutsi
goiz edo arratsetan.
Kastigu sobera gabe
Bear modutan,
Estimatu dezaten
Dabiltzan lekuetan,
Asko galtzen baitira
Gurasoen faltan.

18. Amar manamentuak
Agintzen duena
Jangoikua amatu
Da printzipalena.
Juramenturik gabe,
Gero bigarrena.
Obligaziua delarik,
Entzun meza bana.
Errespetua iduki
Aita eta amaingana.

19. Bortzgarrenekoa
Nior ez iltzia.
Lujuriak utzi eta
Ain guti ebastia.
Falso testimoniorik
Iñori ez goratzia.
Ez deseatu bertzen
Senar edo emaztia.
Ori da manamenduak
Ongi guardatzia.

20. Kalabozo batian
Kantuen paratzen,
Gosiak ill urrena,
Otzak akabatzen.
Ezta enbusteria,
Ala ari nitzen.
Anima defuntuak
Naute anparatzen.
Pasa baño errexago
Dirade kontatzen.”

Oskorri euskarazko folk musika talde bat izan zen, 1971n sortua eta, Euskal Herrian jardunean urte gehien eman zuena izan ondoren, 2015eko azaroaren 22an desegina. Euskal Herriko herri musikaren sustraia hartuta, mundu zabaleko instrumentuak eta musikak txertatu zizkion.

Gauza bat deklaratzen
Arg: ARGIA

Diskografia

Singleak

  • Aita Semeak / Gosetea (1975, CBS) – bi kanta
  • Egia da / Anaitasuna (1976, CBS) – bi kanta

Diskoak

  1. Gabriel Arestiren oroimenez (1976, CBS)
  2. Mosen Bernat Etxepare 1545 (1977, CBS)
  3. Oskorri (1978, Xoxoa)
  4. Plazarik plaza (1980, Xoxoa)
  5. Natxo de Felipe… eta Oskorri sortu zen (1981, Xoxoa)
  6. Adio Kattalina (1982, Elkar)
  7. Alemanian euskaraz (1984, Elkar)
  8. Hau hermosurie (1984, Elkar)
  9. In fraganti (1986, Elkar)
  10. Hamabost urte eta gero hau (1987, Elkar)
  11. Datorrena datorrela (1989, Elkar)
  12. Oskorri, ehun ta hamaikatxo kantu (1990, Elkar)
  13. Hi ere dantzari (1991, Elkar)
  14. Badok 13 (1992, Elkar)
  15. Katuen testamentua (1993, Elkar)
  16. Landalan (1995, Elkar). Maskarada antzerki taldearekin egiten zituzten kontzertuak
  17. 25 kantu-urte (1996, Elkar) – zuzenean
  18. Marijane kanta zan! (1997, Elkar)
  19. Iparragirre bueltan etxera (1999, Elkar)
  20. Ura (2000, Elkar)
  21. Vizcayatik… Bizkaiara (2001, Elkar)
  22. Desertore (2003, Elkar)
  23. Ekidazu (2003, Elkar)
  24. Doktor Do Re Mi eta Benedizebra (2005, Elkar)
  25. Doktor Do Re Mi Euskal Herrian (2006, Elkar)
  26. Banda band (2007, Elkar)
  27. Dantza kontra dantza (2011, Elkar)
  28. Hauxe da despedidia (2016, Elkar)
  29. Antzinako bitxikeria ineditoak (1971-2002) (2016, Elkar)

Pub Ibiltariak

Pub Ibiltaria diskoak, entzuleen laguntzaz zuzenean San Tomas egunean grabatutako diskoak. Hamahiru ale atera zituzten guztira serie horretan, 1996tik 2008ra.

Kolaborazioak

  • Bai euskarari (1978, Euskaltzaindia)
  • Iparragirre, zure oroiz (1981, Xoxoa)
  • Nafarroa Oinez 90 (1990)

 

euskal gaizkileak seriea
Gauza bat deklaratzen

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!