Gaur hasiko da Laburbira Ordizian

LaburBiraKartela2015Laburbira film laburren zirkuitua Ordizian abiatuko da gaur; emanaldia Herri Antzokian izango da 20:30etan.

Ordiziakoaz gain, martxoaren 4tik 28ra bitartean, 29 emanaldi izango dira beste horrenbeste herritan: Areatza, Arespalditza, Aretxabaleta, Arrasate, Asparrena, Atarrabia, Azkoitia, Azpeitia, Basauri, Berriozar, Biasteri, Durango, Ea, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gasteiz, Hernani, Hondarribia, Igorre, Lazkao, Mutriku, Ordizia, Paris, Soraluze, Urkabustaiz, Usurbil, València eta Zumaia.

Hamabigarren edizioa izango da aurtengoa, eta 80 minutuko emanaldietan 8 film labur izango dira ikusgai.

Film eta zuzendari hauek osatuko dute 2015eko Laburbira:

Filmak hautatzerakoan, hainbat irizpide izan ditugu kontuan, hala nola sortzaile berriei eta ibilbide luzekoei lekua egitea, filmetako genero eta gai aniztasuna, euskaltzaleen mugimenduko lanak zabaltzea eta abar.

Emanaldi batzuetan, sortzaileetako batekin solasaldian aritzeko aukera egongo da, aurreko urteetan bezala. Horrela, euskal zinemaz gozatzeko eta zinemagintza hobeto ezagutzeko aukera izango dute ikusleek.

 

Filmei eta emanaldiei buruzko informazioa:

laburbira, Ordizian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude