Gaur aurkeztu da Durangoko azokaren 46. edizioaren kartela eta kultur gonbidatua, galegoa

Cristobal_AguiloAbenduaren 4tik 8ra egingo den Azokan galegoa kultura gonbidatua izango dela jakinarazi du Gerediaga Elkarteak, azokaren antolatzaileak. Gainera, 46. edizioa iragarriko duen kartela ere ezagutzera eman dute.

 

Kultura gonbidatua galegoa izango da edizio honetan. Culturgal Elkartearekin elkarlanean sortzaile euskaldunek eta galegoek elkarrekin parte hartuko duten ekimenak sustatuko dira Azokarako eta egitaraua osatuko da. Horretarako Xunta Galiziak sustatutako Agadic kultur industria galegoen agentziaren laguntza izan da.

Culturgal Elkarteak, Galiziako kultur industriari eskainitako Azoka antolatzen du urtero. Aurten abenduaren 2tik 4ra egingo dute Pontevedran. Informazio gehiago: culturgal.com webgunean.

 

Kartelaren aurkezpena

Aurreko urtetan bezala, lehiaketa bidez aukeratu dute Durangoko Azokaren berri emango duen irudia. Aurten 28 lan aurkeztu dira lehiaketara.

Irabazlea Cristobal Aguiló Dominguez da. Murtziarra da. Diseinatzaile grafikoa da ikasketaz eta lanbidez. Gaur egun Murtziako publizitate agentzia bateko lanak, freelance lanekin uztartzen ditu. 2011n Durangoko Azokaz harago, lau kartel lehiaketa irabazi ditu: Cartagena eta Miguelturrako (Ciudad Real) ihauterietakoak eta Badajoz eta Soriako San Juan jaietakoak.

Durangoko Azokako bi osagai nagusiak uztartzen saiatu da kartelean: liburua eta diskoa. Binilozko diskoa oinarri hartuz sortu du irudia: liburu bat irakurtzen dabilen pertsona.

Epaileak honek izan dira: Lur Merino artista plastikoa eta 44. edizioko kartel egilea, Pedro Mari Basañez arkitektoa eta Arte Ederretako irakaslea, Javier de la Torre arkitektoa, Txelu Angoitia argazkilaria eta Jasone Agirre Gerediaga Elkarteko kidea.