“Gartxot, konkista aitzineko konkista” filmaren aurrerakina eta Asisko Urmenetaren azalpena bideoan

GartxotJuanjo Elordik eta Asisko Urmenetak zuzendu dute Gartxot, konkista aitzineko konkista animaziozko filma. Arturo Kanpionen “Itzaltzuko bardoa” du oinarri eta musika Benito Lertxundik sortu du. XII. mendean, Nafarroan girotzen da “Gartxot, konkista aitzineko konkista” filma. Tragedia gisa definitu dute filma sortzaileek. Bardo abeslari euskaldunek  garaiko elizari nola erronka egin zieten kontatzen du Elordiren eta Urmenetaren filmak.

Nabarmentzekoak dira pertsonaien ahotsak. Gartxot protagonistak Mikel Etxekoparte abeslariaren doinua du, Mikelotek Luxi Agergarairena eta Xunek Maika Etxekoparterena. Zuberotarrak dira ahots gehienak, beraz aberastasun gehigarria eskaintzen diote filmari. Gainera, XII. mendean Zaraitzuko Ibaxean hitz egiten zen euskara eran oinarritu dira. Benito Lertxundiren musikak laguntzen du tragediaren bilakareran; atal honetan Aitor Furundarenak ere ardura izan du.

Bihar estreinatuko dute filma Euskal Herriko aretoetan. Informazio gehiago Exprairen blogean eta Gartxoten orri ofizialean. Jarraian Somuga ekoiztetxeak publikatutako sinopsia:

“Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du  latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak desafiotzat hartuko du kantaldi bakoitza eta soldaduak aita-semeen ehizan arituko dira, harik eta inguratu eta irtenbide bakarra utzi arte: tragedia. XII. mendean gaude, eta hasi da konkista aurreko konkista.”

Jarraian aurrerakina:

Gartxot trailerra from Somuga on Vimeo.

Asisko Urmenetak azaldu du filma hau zergatik egin nahi izan duten:

Asiskoren azalpenak from Somuga on Vimeo.

(Juango Elordiren azalpena 

Gartxot, ahotsen grabaketa from Somuga on Vimeo.

Zer duzu buruan ““Gartxot, konkista aitzineko konkista” filmaren aurrerakina eta Asisko Urmenetaren azalpena bideoan”-ri buruz