Ganbaran gordetako artistak

Pan_Yuliang_2

Margotu egin zuten, eraiki, existitzen ez zena irudikatu, eta ez zegoen lekuan sortu. Ez zen erraza izan; gogor egin zuten lan beren obrak ikusarazteko, izenak entzunarazteko.
Artea izan zen beren bizitzen eragile, eta artea izan da, haiek joan ostean, geratu zaigun ondarea.
Zazpi emakumezkoren lanak, ezezagunak izanagatik, sona handiko artisten parean egoteko arrazoiak falta ez dituztenak. Kolorez busti eta formekin gozatzeko.

Gaurkoa egun aproposa izan daiteke historiak itzalera kondenatutako emakume artistei begiratzeko. Pan Yuliang txinatarra edota Tamara Leampicka errusiarra. Mimoz landu zituzten koadro eta obrak bezain zirraragarriak izan ziren, baita ere, haien bizitzak.

Irudi-erreportajea gaztezulo.com-en

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.