Galdezka 3

images-2.jpg
Tabakalerak bilduko ei ditu gurean direnak. Ederki. Koldo Mitxelena Kulturunean egongo den Biblioteka Nazionala ezik, bestelakoak ezagutzen genituen lehendik, ibili baitabiltza aspalditik. Orduan…

– MEREZI AL DU HAINBESTERAKO INBERTSIOAK, ERAIKITA ETA MARTXAN DAUDEN KATXARROAK BERREGITEKO? ZENBAT ORDAINDU BEHAR DUGU ORAIN DAUKAGUNA EDUKITZEKO?

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

4 pentsamendu “Galdezka 3”-ri buruz

  • oraina, ordaindu, errentagarritasuna…..
    eta etorkizunera ordaintzen badugu?¿?….Alegia, nik orain ordaintzen badut eta nire oinordekoen oinordekoek disfrutatzen badute…
    Ordaintzen duguna daukaguna EDUKITZEKO ordaintzen ahal dugu?¿?
    “Kausa – efekto” modura ulertzerik ez dago: TABAKALERA.

  • Islada, ez dut uste galdera nik nahi nuen zentzuan ulertu duzunik: argitaratu denez, Tabakaleran ORAIN ditugun tresnak egongo dira. Merezi al du inbertsioak ORAIN de facto daukagun bera ukaiteko? Horrelako zerbait galdetu nahi nuen, ez besterik. Nik ere baditut seme-alabak.

  • Egia esan, lehengo eguneko prentsaurrekoa eta gero, ez dut batere argi zein izango den Tabakalerarek edukia. Badakigu Arteleku, Donostia Kulturako Zine Unitatea, eta beste batzuk Tabakaleran izango dutela etxea, baina… horiek izango al dira Tabakaleraren eskaintza osoa? Non gelditzen da bere garaian aurkeztu zuten eduki proposamena? Oraindik ere, Tabakaleraren web gunean ikusi daiteke:

    http://www.tabakalera.eu/euskara/proyecto.php?op=3

    Ez dut uste galdera honi erantzunik eman diotenik lehengo egunean prentsaren aurrean aurkeztu zirenek. Nik behintzat ez dut inon ere horren inguruko informazio argirik irakurri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude