Galdera existentzialen artean

Beste korrika saio horietako batean, bidegorritik nindoala, galdera existentzial batekin egin zuten tupust nire pentsamenduek. Lasai nindoan, nire munduan murgildurik, baina gurutzatzen zuen oro agurtuz; “kaixo” bati, “iepa” besteari, buruaz agur hurrenari… Eta pentsatzen jarri nintzen. Zergatik agurtzen dugu bidegorrian gurutzatzen dugu oro, ezagutzen ez badugu ere? Egoera bera kalean gertatuz gero, inork ere ez du esfortzu minimorik egiten parekoarekin harremantzeko. Bidegorrian, ordea, eraldaketa bat gertatzen dela dirudi.

Mendian ere gauza berbera gertatzen da. Zu mendian gora, bestea behera, eta “kaixo”, “iepa”… Mendian ere inolako arazorik ez aldamenekoa agurtzeko.

Amari komentatu nion, zergatik izan ote zitekeen galdetuz. Amak, mendian zein bidegorrian naturarekin kontaktuan ginela erantzun zidan, eta ondorioz, zerbait genuela komunean, eta elkar agurtzen genuela; zentratuago omen geunden.

Ez dakit natura den eragilea, ezta zergatik agurtzen dugun elkar bidegorrian zein mendian. Baina polita iruditzen zait, jendearekin harremantzeko beste modu bat, eta egiten jarraitzeko asmoa daukat!

Galdera existentzialen artean

agurra, Bide gorria, harremanak, Kultura, mendia, natura
Maddi Etxeberria

Sentipenak borborka, hitzak borborka. // Emakumearen kurbarik ederrena, bere irribarrea da. EGIN IRRI!

4 pentsamendu “Galdera existentzialen artean”-ri buruz

  • Ba neri ostian koƱazoa irudirzen zait mendin mundu guztiri kauso in bear hori!!!!

  • Ba niri afusilatzeko gogoa sortzen zait mendian norbaitekin buruz buru egin eta diosalari erantzuten ez diolarik.

  • Ba ni guztiz ados Aingerurekin. HH, mendian saludatzea hain gogorra egiten bazaizu, ez zera ederki bizi…

  • Garai batean, jende gutxiagorekin egiten zuen topo pertsonak, eta are gutxiago baserri-artzain giroko lanen egunerokotasunean isolatuta bizi zirenak. Beraz, normala zen norbaitekin topo egin eta kalean egiten ez ziren agur nabarmenagoak egitea. Mendi-agurren kontuak horren reminiszentziak direla iruditzen zait.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude